Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Preserbatiboak: araua denek betetzen dute: Alderik handiena, prezioa

Preserbatiboa da antisorgailurik seguru eta erabiltzeko biderik erosoenetako bat: horretan datza, hain zuzen, gizonezko askok egin dioten harrera onaren zergatia. Beste aldetik, gailu honek ez du ondorio kaltegarririk, kondoiak fabrikatzeko baliatzen den latexaren kontrako alergia nozitzen ez duen jendearengan, bederen.

Preserbatiboak, banan-banan

Nuit

  • Merkeena, 50 pezeta aleko.
  • Aukerarik hoberena, prezioaren apala kontuan izaki.
  • Bere erresistentzia mindu egiten da produktua zaharkitu ondoren (48 orduz 70º C-ko tenperaturan eduki genuen), baina arauak xedaturiko alderdi guztiak betetzen ditu.

Cosmos

  • Bigarren merkeena, 55 pezeta aleko.
  • Hau ere, aukera ona. Preserbatiboentzako berariazko legerian xedatutako alderdi guztiak betetzen dituen arren, hausturaren kontra erresistentzia ahulen agertzen eta zaharkitzea gehien nozitzen dutenetako bat da.

Harmony

  • 71 pezeta aleko. Erresistenteena da bera.
  • Kondoien erresistentzia asko baloratzen dutenentzat oso interesgarria da hau.
  • Ongi zaharkitzen da eta, gainontzekoek bezala, azterturiko parametro guztietan araua zorrotz betetzen du.

Family

  • Unitatea 70 pezeta kostatzen delarik, hauskaitzenetako bat da bera.
  • Kondoien erresistentzia asko baloratzen dutenentzat oso interesgarria da hau.
  • Preserbatiboentzako berariazko legeriak xedatzen dituen arauaren araberakoa.

Androtex

  • 88 pezeta preserbatiboko.
  • Kondoien erresistentzia asko baloratzen dutenentzat oso interesgarria da hau ere, hauskaitzenetako bat delako berau. Oso ongi zahartzen da.

Prime

  • Bigarren garestiena: 120 pezeta unitateko. Zabalera handienekoa da.
  • Produktua zaharkitu ondorengo erresistentzia nabarmentzeko modukoa du.
  • Eta, gainontzekoek bezala, azterturiko alderdi guztietan, araua betetzen du.

Durex

  • Cada preserbatibo 108 pezeta.
  • Luzamenduaren kontrako erresistentzia agertzeko proban, gutxien luzatu zena izan zen.
  • Baina, gainontzekoek bezala, azterturiko alderdi guztietan, araua betetzen du.

Control

  • Unitatea 116 pezeta kostatzen da. Prezioak prezioa ez da hauskaitzenetako bat.
  • Luzamenduaren kontrako erresistentzi proban gutxien luzatu zirenetako bat izan zen hau, beste bik balore apalagoak erdietsi zituzten arren.
  • Gainontzekoek bezala, azterturiko alderdi guztietan, araua betetzen du.

Profil

  • 115 pezeta aleko: garestienetako bat da hau. Liburu gisako ontzian, 10 aleko paketean aurkezten diren bakarrak.
  • Luzeenak dira (194 mm).
  • Hausturaren kontrako erresistentzia motelena agertu eta, hautsi arte, gutxien luzatu zena izan zen arren, gainontzekoak bezala, azterturiko alderdi guztietan, arauaren araberakoa da hau ere.

Billy Boy

  • Garestienak: 125 pezeta kondoi bakoitza.
  • Besteak baino luzexeagoak dira, baina erresistentzian ez dira nabarmentzen.
  • Gainontzekoek bezala, azterturiko alderdi guztietan, araua betetzen du.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du