Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Marrubizko marmelada: Alferrikako aditibo ugari

Marrubizko marmeladen zortzi lagin (La Vieja Fábrica, Molinera, Robertson´s, Helios, Bebé, Frubosque, Anko eta Taboada) aztertu dira; horiek, 340 gramotik hasi eta 410 gramo bitarteko kristalezko txarroetan aurkezten dira eta prezioak, berriz, kiloko 434 pezetatik (Molinera) 1959 pezeta bitartean (Frubosque) dabiltza.

Marrubizko marmeladak, banan-banan

Bebé.

  • 340 gramo, 590 pezeta kiloko. Kalitate-prezio erlaziorik hoberena.
  • Aditibo gutxien darabiltzana da hau (ez koloratzailerik, ez kontserbakaririk). Etiketan dionez, produktuaren %57a dauka fruta.
  • Dastaketan, 6 puntu: "Kolore gorriska bizia, pusketa eta hazi gutxi, usain bizia, marrubi-gustu, gozotasun eta garraztasun ertainak, denetan leunena".

Molinera.

  • 340 gramo. 434 pezeta kiloko; merkeena. Etiketan dio produktuaren %50a fruta dela.
  • Aditibo gehien erantsi dituena. Baimendu gabeko kontserbakari (azido sorbikoa) du.
  • Dastaketan, 6 puntu: "Kolore gorriska-arrea, pusketa eta hazi gutxi, usain bizia, marrubi-zapore nabarmena, gozotasun eta garraztasun ertainak, ahoko ukitu onekoa".

Robertson´s.

  • 340 gramo. 714 pezeta kiloko, bigarren garestiena.
  • Etiketan dio produktuaren %52a fruta dela. Kaloria gehien daukana: 268 kaloria 100 gramoko. Ez darabil koloratzailerik.
  • Dastaketan, 6 puntu: "Fruta-pusketarik gehien dauzkana, usain motel samarra, gozoenetakoa, marrubi-zapore eta gozotasun ertainak, biskositate handia".

Helios.

  • 410 gramo. 543 pezeta kiloko. Etiketan dio produktuaren %55 fruta dela.
  • Baimendu gabeko kontserbakari bat (azido benzoikoa) darabil. Koloratzailerik ez du.
  • Dastaketan, 6 puntu: "Kolore gorriska, nahikoa pusketa eta hazi, usain ona, marrubi-gustu nabarmena, garraztasun eta gozotasun apalak, ahoan ukitu ona".

La Vieja Fábrica.

  • 350 gramo. 582 pezeta kiloko. Kategoriaren berririk ez du aipatzen.
  • Etiketan dio produktuaren %52a fruta dela. Baimendu gabeko kontserbakari bat (azido sorbikoa) eskuzabal darabil. Koloratzailerik ez.
  • Dastaketan, 6 puntu: "Kolore gorriska, haziak ez ugariegi, pusketa asko, marrubi-usain eta zapore biziak, garraztasun apala, oso gozoa eta biskositate handikoa".

Taboada.

  • 340 gramo. 674 pezeta kiloko. Etiketan dio produktuaren %50a fruta dela.
  • Kaloria gutxien dituena: 160 100 gramoko. Baimendu gabeko kontserbakari bat (azido benzoikoa) eskuzabal darabil.
  • Dastaketan, 5 puntu: "Kolore gorriska, fruta-pusketa gutxi, haziak urri, usain ertaina, garraztasun apalenekoa; marmeladarik leunenetakoa da hau".

Anko.

  • 340 gramo. 674 pezeta kiloko. Ez du adierazten fruta-edukinik, ez erantsitako antioxidatzailea (azido askorbikoa) ere.
  • Ez du koloratzaile, ez kontserbakaririk.
  • Dastaketan, 4 puntu: "Kolore arre bizi-bizia, hai gehiegi, pusketak ere larregi, marrubi-zapore motela, garraztasun apala, gozoa".

Frubosque.

  • 370 gramo. 1.959 pezeta kiloko, askozaz ere garestiena da berau.
  • Etiketan dio produktuaren %50a fruta dela. Aditibo gutxien dituztenetako bat, ez koloratzailerik ez kontserbakaririk du.
  • Dastaketan okerrena, hiru puntu baizik ez zuen lortu: "Kolore arre bizi-bizia, pusketa urriegi, marrubi-usain eta zapore motelak, oso garratza, gozotasuna eta ahoko ukitua, erdiparekoak".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto