Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Marrubizko marmelada: Alferrikako aditibo ugari

Marrubizko marmeladen zortzi lagin (La Vieja Fábrica, Molinera, Robertson´s, Helios, Bebé, Frubosque, Anko eta Taboada) aztertu dira; horiek, 340 gramotik hasi eta 410 gramo bitarteko kristalezko txarroetan aurkezten dira eta prezioak, berriz, kiloko 434 pezetatik (Molinera) 1959 pezeta bitartean (Frubosque) dabiltza.

Laburbilduz

  • 340 - 410 gramo bitarteko txarroetan salgai egoten diren zortzi marrubizko marmelada-lagin aztertu dira; hauen prezioa, kiloko, 434 pezetatik (Molinera) 1.959 pezetara (Frubosque) bitartean daude. La Vieja Fábrica laginak izan ezik, denek diote "estra" kategoriakoak direla (hau da, produktu osoaren erdia, gutxienez, fruta dela).
  • Marmelada-lagin bakoitzak nolako fruta-kopurua duen laboratorioan zehaztea ezinezkoa da (arrazoi teknikoak medio). Gai lehor disolbagarriari dagokionez, arauak xedatutakoa denek betetzen dute.
  • Marmeladok azukre asko dute: %40tik (Taboada) %67ra bitartean (Robertson´s). Horrenbestez, diabetikoek ez dute kontsumitu behar produktu hau.
  • Kaloria ugari dituzten (lagin batetik besterako aldeak nabarmenak badira ere) arren, ez espero genezakeen bezainbeste. Gehien daukana Robertson´s da (268 kaloria 100 gramoko). Marmeladek ez dute gantzik eta proteina-kopurua ere hutsaren hurrengoa da (%0,3).
  • Laginetako batzuek aditibo ugari agertzen dituzte eta La Vieja Fábrica, Molinera, Helios eta Taboada markek, baimendu gabeko kontserbakaririk gehitu dute. Aditibo gehiegi dauzkalako, hain zuzen, ezin esan dezakegu Molinera markakoa "prezio-kalitate" erlaziorik onena denik. Aditibo gutxien erantsi dituztenak Frubosque eta Bebé dira.
  • Dastaketako emaitzak aski homogeneoak izan ziren: zortzietatik bost marmeladek seina puntu eraman zituzten. Taboada bostean geratu zen eta Anko eta Frubosque suspentsoan.
  • Aukera hoberena Bebé da, kiloko 590 pezeta kostatzen delarik: dastaketan hoberenen artean agertzen da, ia aditiborik ez duela.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du