Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eztidun arto hanpatua eta gari-maluta txokolatedunak: Gosaritarako zerealak: garestiek gustu hobea

Orain dela urte batzuetatik hasita, gure mahaian ia eguneroko bihurtu diren gosaritarako zerealak, gari-, arto-, olo- edo arroz-irinekin lantzen dira, batez ere, eta eguneko lehen janarian aspaldian ohikoago ziren elikagai (ogia edota opilgintzako produktuak, adibidez) haien ordez hartzen dira goizean.

Gosaritarako zerealak, banan-banan

Nestlé. (Gari-maluta txokolatedunak)

  • 375 gramo. 805 pezeta kiloko. Garestia den arren, kalitate-prezio erlaziorik onena da hau.
  • Nutrizio-osakera bikaina: burdina gehien eta B1 eta B9 bitamina gehien dituztenak dira.
  • Dastaketan ere, hoberenak, 8 puntuz: "Distira handia, erdipareko tamaina, txokolate-zapore ertaina, zereal-zapore apala, ukitu kirrikatsu eta sendoa".

Kellogg´s. (Gari-maluta txokolatedunak)

  • 375 gramo. 928 pezeta kiloko, garestienak. Gainontzeko laginetakoek baino burdina gutxiago.
  • Beste batzuek baino gantz gutxiago (produktuaren %4) eta karbohidrato gehiago (%80). Bitaminetan, ekarpen handia.
  • Dastaketan, 7 puntu: "Distira handia, tamaina handia, txokolate-zapore bizia, zereal-zapore ez oso bizia, kirrikatsua eta sendo samarra".

Club Party. (Gari-maluta txokolatedunak)

  • 375 gramo. 477 pezeta kiloko, merkeenak.
  • Burdina eta bitamina gutxien dituztenak.
  • Dastaketan, erdipurdi baino ez, 5 puntuz: "Distira urria, tamaina handiagokoak, zereal-zaporea txokolatearena baino biziagoa, sendoa eta ez gainontzekoak bezain kirrikatsua".

Pascual. (Gari-maluta txokolatedunak)

  • 375 gramo. 624 pezeta kiloko, merkeak. Nutrizio-osaketa on-ona: B2 eta B6 bitamina gehien dituztenak eta burdina gehien duten bigarrenak.
  • Gantz gutxi eta proteina asko dute (%10). Zuntz ugari (%7) ere bai, galirin integrala baliatzen duelako.
  • Dastaketan, okerrenak, 3 puntuz: "Ia distirarik ez, tamaina txikia, txokolate-zapore motela, zereal-zapore nabarmenagoa, ukitu kirrikatsu eta sendotasun handia".

Cereal Sun. (Eztidun arto hanpatua)

  • 375 gramo. 413 pezeta kiloko, merkeenak. Aukera polita, nahiz eta honetako bitaminen ekarpena (B2 ez daukaten bakarrak) gainontzekoena baino urriagoa izan.
  • Gantz eta proteina gutxi. Ez dute erantsitako mineral eta bitaminen berri ematen.
  • Dastaketan, 6 puntu: "Tamainarik handiena, zapore ona, oso kirrikatsua, sendotasun handienekoak".

Pascual. (Eztidun arto hanpatua)

  • 250 gramo. 740 pezeta kiloko. Interesgarriak hauek ere, nutrizio-osakera bikaina dutelako.
  • B2 eta B9 bitamina gehien dutenak. Karbohidrato ugari eta gantz urria.
  • Dastaketan, 7 puntu: "Okre kolorekoak, ezti-zapore bizia, oso kirrikatsu eta sendoak".

Nestlé. (Eztidun arto hanpatua)

  • 375 gramo. 800 pezeta kiloko, garestienak. Interesgarriak.
  • Burdina eta B1 eta B6 bitamina gehien dituena. Gantz gehien dutenak, askozaz ere (%7).
  • Dastaketan, 5 puntu: "Kolore oso argia, erdipareko tamaina, ezti-zapore bizi-bizia, arto-zapore motel samarra, kirrikatsu eta sendoa".

Kellogg´s. (Eztidun arto hanpatua)

  • 375 gramo. 901 pezeta kiloko, garestienak.
  • Nestlé eta Pascual marketako laginek baino burdina eta B2 bitamina gutxiago. Sodio gehien daukatenak.
  • Dastaketan, 7 puntu: "Kolore laranjatsua, tamaina gustatu zitzaien, arto-zapore bizia, kirrikatsua, sendotasun apala".

Hahne. (Eztidun arto hanpatua)

  • 375 gramo. 477 pezeta kiloko, merkeak.
  • Proteina gehien dituztenak (%7) baina burdina eta bitamina gutxien dituztenak, batera. Erantsitako mineral eta bitaminen berririk ez du ematen.
  • Dastaketan, 4 puntu baizik ez, txarrenak izan ziren: "Kolore horia, tamaina txikienekoak, bizitasun urriko zaporea, karraskagarritasun apalenekoak".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto