Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kataluniako Generalitateak engainuzko publizitatea egiteagatik zigortu zuen merkataritza-etxe bat. Publizitatean tresneriako hiru pieza eskaintzen ziren eta beste bat opari. Eskaintzan prezio orokorra jartzen zen, hiruko loteari edo tresna bakoitzari zegokion zehaztu gabe eta erabiltzailearentzat ulergaitza zen joko bat ere sartzen zen.
Hori guztia arau-hauste zigorgarria da, Kontsumitzaileen Legeko 10. artikuluan jasoa. Artikulu horrek dio edozein produkturen promozioko mezuak zehatza, argia eta erraza izan behar duela. Lege bereko 9. artikulua ere urratzen da. Puntu horrek lehiaketa eta sarien etorkizuneko arautzea aurreikusten du. Edozein kasutan ere, Epaitegi Gorenak, 1999ko otsailaren 24ko epaian, promozioa zigorgarria zela erabaki zuen, bai kontsumitzailea gaizki ulertzera eraman nahi zelako eta bai publizitateari buruzko araudia betetzen ez delako.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa