Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Medikuak kalteordaina kirofanoko istripuagatik

Mediku bat erori egin zen ebakuntza bat egiten ari zen bitartean eta diagnostikoaren arabera, ondorio larriak eta elbarritasuna iraunkor osoa eragin zion erorketak. Arrisku hori istripu-aseguru batek babesten zuen, 20 milioiko kopuruarekin, baina aseguru-etxeak 8 milioi baino ez zituen eskaintzen, polizako klausula mugatzaileren batean oinarrituta.

Epaitegi Gorenak, 1999ko urtarrilaren 22ko epaian dio aseguru-etxeak, interpretazio partzial eta interesatua eginez, hitzartutakoa ez betetzea nahi zuela, ongi zehaztutako estaldura bat bere mesedetarako aldatuz. Baldintza mugatzaileek argi eta zehatz idatzita azaldu behar dutela ohartarazi zion, aseguratuarentzat kaltegarri izan ez daitezen. Bukatzeko, klausulak aseguratuak berariaz onartu behar dituela dio Epaitegiak eta galtzen dituen eskubide eta onurak ulertu egin behar dituela. Kasu honetan baldintza horiek berariaz onartu ez zirenez, Gorenak medikuari aipatutako 20 milioiko kalteordaina ematera kondenatu zuen konpainia.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du