Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Egiptoko ibilaldi batean izandako istripuagatiko kalteordaina

  Turista batzuk Egipton zehar egiteko bidaia konbinatu bat kontratatu zuten agentzia txikizkari batekin, konpainia handizkari batek antolatuta. Informazio-orrien artean aukerazko txangoei buruzko bat eman zieten. Kairora iritsi zirenean, irteera horietako bat egitea erabaki zuten. Irteera bertako agentzia batek antolatzen zuen eta honek autobus bat zuen kontrataturik. Baina turistek bestela uste izan zuten: txangoa Espainiako agentziak jarritako gidaren bidez egin zuten eta hari ordaindu zioten gainera irteerari zegokion "estra".

Txangoan zehar autobusak istripua izan zuen eta zenbait turista zauritu egin zen eta agentzia txikizkariaren eta handizkariaren aurka demanda bana jartzea erabaki zuten. Agentzia horiek erantzukizuna autobusaren gidariarena edo hura kontratatu zuen Egiptoko agentziarena zela alegatu zuten. Hala ere, Tarragonako Lurralde Auzitegiak, 1998ko urriaren 23ko epaian, agentzia biak kontsumitzailearen aurrean erantzule solidario kontsideratu zituen eta indargabe deklaratu zuen kontratuko baldintzetan jasota zegoen klausula -erantzukizuna erabat mugatzen zuena- Kontsumitzaileen Defentsarako Lege Orokorra eta Bidaia Konbinatuen Legea aplikatu ondoren.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du