Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Emakumea bat eritetxe batera joan zen juanikoteetako ebakuntza egitera. Ebakuntza arazorik gabe egin zen baina egun batzuk geroago tetano gaitza antzeman zioten eta hil egin zen. Senarrak eta oinordekoek medikuaren, eritetxearen eta aseguru-etxearen aurkako demanda jarri zuten.
Probak aztertu ondoren, medikuen neurri profilaktikoak ezartzerakoan ez zutela inolako arau-hausterik egin ebatzi zuen Epaitegi Gorenak, 1998ko abenduaren 9ko epaian. Hala ere, gaixoaren heriotzean eritetxeak erantzukizuna bazuela erabaki zuen Epaitegiak, ebakuntza osteko infekzioa izan baitzen. Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorra zerbitzuen erabilera zuzenean eragindako kalteengatik ere aplikatzen da, zerbitzuek erabiltzailearengana egoera onean iristeko garbitasun, eraginkortasun eta segurtasun mailak bermatu arren.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa