Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Hurrengo hilabeteotan 99 Urte Xacobeo hori sekulako fenomeno turistiko bilakatuko da: aurreko "urte santuan" (1993) pelegrinen kopurua erdira ere iritsi ez zelarik, aurten Santiago Bidea milioi laurden bat erromesek egingo dutela espero da.
Pozaldi eta atsekabe uneak, atseden eta nekealdiak, zauri eta sendaketak, urduritasun eta lasaitasuna... Bidaztiak eguneroko esfortzua gainditzeko eztenkari suertatuz, edo geroz eta barnerago sartzen den labana gisa, azkenean erromesari amets eta itxaropenak bide-ertzean uztarazten diotelarik, Santiago Bidea hamaika zailtasun, eragozpen eta trabak josita dago hasiera-hasieratik. Bidezkoa da, horrenbestez, ehundaka kilometroko erromesaldi neketsua osatu ostean Santiago bisitatzeko helburua bete dutenen aholkua entzutea. Horregatik aditu nahi izan du CONSUMER-ek eginkizun horretan trebatuta zeuden 204 erromesen iritzia.
Lehen-lehenik, hiru bidegiletatik bat bakarrik entrenatua zegoela jakinarazi zitzaigun: bidera irten aurretik, 44 egun iraun zuten probek, batenaz beste. Erromesaren ingerada taxutzeko saiakeran, erantzunek egiaztatzen dute bidaztia Santiago Compostelakora, Leon, Nafarroa eta Lugotik batik bat abiatzen dela, Bidea arrazoi kulturalengatik (erromesen %23), erlijiosoengatik (%20) eta erronka pertsonal gisa (%18) egiten duela, taldean ibiltzea nahiago duela (hamarretik bederatzik), hamar bat egunetan batez beste 232 kilometro egiten dituela eta ibilbide osoan 36.600 pezeta gastatzen dituela. Beste aldetik, motxilan toaila eta inpermeablea (erromesen %99), lozakua (%95), txanoa (%85), kantinplora eta komuneko papera (%79) eta botikina (%72) zeukatela esan ziguten. Bidegileen erdiak ia, ekipajean gida idatziren bat ere bazeraman. Hamarretik bederatziren ustez, lurraldean lurraldeko erakunde eskumendunek Bidearen hainbat alderdi hobetu beharko lituzkete, hala nola, aterpetxeen kalitate eta kopurua, seinaleztapena, osasun-asistentzia eta ibilbideko segurtasuna. Hamarretik bederatzirentzat mendi- eta errepide-tarte batzuk arriskutsu gertatzen dira, A Coruña, Lugo eta Leonen, bereziki. Azkenik, bizialdi hau egina pozik sentitzen zirela adierazi bazuten ere, erromesen %15ek ez dakite oraindik berriro ere saiatuko den Bidea egiten eta %3ak seguru diosku berriz ez duela egingo horrelakorik.
Erlijiozko motiboengatik bidea egiten duenari, gutxienez ehun kilometro oinez edo zaldiz edo berehun kilometro bizikleta gainean egin dituela frogatzen duenari, Erromesaren Nortasun karta aurkezten badu, Santiago Compostelako Katedralak ematen dion ziurtagiri ofiziala da Compostelana izeneko hori, Bideak zeharkatzen dituen herrietako parrokiek, aterpetxeek edo pertsona ordezkariek sinaturiko txartela, alegia. Ziurtagiri horren jatorria XIV. mendekoa da eta txartela bera Erromesaren Bulegoan bertan jaso daiteke (Rúa do Vilar, 1, Katedralaren ondoan).
Santiago Compostelakoaren atetan dagoen Monte do Gozo-ko aterpetxea bisitatu ez ezik balioetsi ere egin zuen CONSUMER-ek. Ezin konpara daiteke zentro hau beste ezeinekin, berebiziko edukiera duelako (800 plaza) eta, noski, gazteentzako aterpetxe, hotel-plaza eta kanpinak osaturiko egoitzategi zoragarri batean dagoelako kokaturik. Erromesaren atsedena bermatzeko behar den guzti-guztiaz dago honitua Monte do Gozo-ko hau. Horregatik, zerbitzuen zabalagatik, erosotasunen anitzagatik, txostenetik kanpo aztertzea nahiago izan dugu, besteekiko aldea izugarria baita alderdi denetan: Bide Frantsesean zehar aztertu ditugun gainontzeko 98 aterpetxeekin batera, "zaku berean" sartzeak balioespena desitxuratu egingo luke.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa