Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Santiago Bideko 98 aterpetxetara bisitan: Ia denek dute oinarri-oinarrizkoa; hoberenak, Errioxa eta Galizian

Hurrengo hilabeteotan 99 Urte Xacobeo hori sekulako fenomeno turistiko bilakatuko da: aurreko "urte santuan" (1993) pelegrinen kopurua erdira ere iritsi ez zelarik, aurten Santiago Bidea milioi laurden bat erromesek egingo dutela espero da.

Aurten aterpetxe-falta

Beste alderdi kezkagarrietako bat, gune horien edukiera da (Orreagatik Santiagoraino dauden 107 aterpetxeek 6.300 pertsona baizik ezin magal dezakete gau bakoitzeko): Palentzia, Errioxa eta Burgosen erromesek 500 plaza baino gutxiago dituztelarik, Leonen 1.774 eta A Coruñan 1.352 daude. Edukiera, oro har, erromesen etorrerari dagozkion aurreikuspenak bete badaitez, Bidea "behar den bezala" (tradizio xakobeoaganako errespetuz, aginduzkoa omen den aterpetxe horietan gau emanez) egin nahi dutenei magala emateko bezainbesteko ez direla nabarmenduko da, askozaz ere.

Donejakue Bideko hainbat herritan, eta ez txiripaz, hotelen edukiera gehitzeko ahaleginetan ari dira bai Administrazioa bai sektore pribatua hamaika ekimenen bitartez: kanpin berriak zabalduz, kiroldegiak egokituz, etab. Ondo ari dira, izan ere, ezusteak ezuste, dozena milaka erromes geratuko baitira kalean uda honetan horrelako aterpetxe batean gau eman ezinik, bete nahi zuten ametsa ezin asetuz, baina lo nonbait egin beharko...

Sukaldea, ikuztegia, armairua, telefonoa

Palentziako aterpetxeen erdiek baino gehiagok ez dute sukalderik; areago, Errioxa da ekipamendu hori bertako aterpetxe guzti-guztietan dagoela bermatzen duen lurralde bakarra (janaririk ez da horietan zerbitzatzen), Lugo, A Coruña eta Burgosko gehien-gehienetan horrelakoak martxan dituztelarik. Palentzian dauden hamaiketatik bostetan bakarrik eskaintzen zaio erromesari elikagaiak prestatzeko aukera. Zenbaitetan, bidaztiak aterpetxean gorde behar izaten ditu bere trasteak, toki seguruan, herri-inguruneak ezagutzearren bueltaska bat egiteko, adibidez; orduantxe balioesten dira sekula baino gehiago zaintzapeko armairuak, baina horrelakorik ez dago Errioxako guztietan, ez eta Nafarroa, Burgos, Palentzia eta Leongo gehienetan ere. Beste xehetasun batzuk ere ez omen dira luxu handiegiak, hala nola telefono publikoa eskura izatea. Ez dago senide edo lagunekiko harremanak izaterik, ordea, alferrik ari da horrelako ahaleginetan diharduena, gainean esku-telefonoa ez badauka: Nafarroako aterpeen %15ak eta Burgoskoen %20ak bakarrik dute telefonoa. Galiziakoak dira prestakuntza hoberena dutenak, gutxieneko zerbitzu hori lautatik hiruk eskaintzen baitute.

Kalefakzio-hornidurari dagozkion aldeak ere nabarmenak dira, aterpetxe batetik bestera, horietako erdietan bakarrik funtzionatzen duelako zerbitzu horrek, baina ez homogenotasun handiz: erromesak bero horren mesedeak gozatzeko aukera Lugoko hamar aterpetxeetatik zortzitan dituen bitartean, Palentzia eta Leonen zortzitik hiruraino jaisten da, ez premiarik ez delako, jakina. Banaketa orekatuagoa gertatzen da komunen ekipamenduarekin: Burgoskoetan hamar plazako komun bat badago ere, Leongoetako hamazazpiko agertzen da konketa bakarra: hortxe daude, gainera eta oraindik ere, Bide Frantseseko batere komunik gabeko bi aterpetxe bakarrak: Bercianos del Camino eta El Ganso dira gune bakan horien izenak. Hobetzeko beste alderdietako bat, inkesta erantzun zuten erromesen iritziz, lo egiteko plazen banaketa da.

Arrazoi dute, izan ere: Bide Frantseseko plazen erdia literak dira, %10a koltxoiak eta %7a bakar-bakarrik dira oheak; lotarako espazio gaituaren gainerakoa lur santua da: guztirako azaleraren %32a, hain zuzen. A Coruña eta Lugon, lo egiteko plaza guztien erdiak lur-guneak diren bitartean, Nafarroa eta Burgosen -hobeto prestatuak hauek biak- plaza guztien hamarretik bakarra da lur hutsa. Aterpetxe gehienetan topatzen den beste hutsune nabarmenetako bat, jardunaldi luze eta ahigarriaren ondoren, arropa ikuzteko toki aproposik eza da. Aterpetxeen erdiak bakarrik du ikuztegirik, baina denen %15ean soilik dago arropa garbigailu automatikoa. Aterpetxe gehienetan dago erromesek elkarrekin beren bizialdiez solasean aritzeko moduko aretorik, baina A Coruña eta Errioxako aterpetxe guzti-guztietan utzi da gune bat areto gisa erabiltzeko. Nafarroan, aldiz, horrelako ostatuen %60ak bakarrik eskaintzen du aukera hori.

Zaldi gainean zein bizikletaz

Erromesa Babesteko Santiagoko Bulegoak, iazkoan eginiko kalkuluen arabera, erromesen %26ak Donejakue Bidea bizikletaz egin zuen eta ehuneko batek, zaldiz. Errioxan izan ezik -Grañon-go aterpetxeak izan ezean beste guztiek eskaintzen dute probintzia horretan bizikletak gordetzeko toki egokia-Orreagan hasi eta Santiagoraino zerbitzu hori zein aterpetxek eskaintzen duen jakin behar du, nahitaez, erromesak aldez aurretik: Leon, Burgos, Nafarroa eta Palentziakoen %80etan, hain zuzen;

A Coruñakoetako erdietan eta Lugoko lautatik bakar batean soilik gorde daitezke bizikletak. Gogoan hartzekoa, badaezbada. Ikuilua duten aterpetxeen zerrenda, espero zen bezala, are eta urriagoa da oraindik (bostetik bakarra). A Coruña dugu horretan salbuespena, bertako aterpetxeen erdiek eskaintzen baitiote zamariari ganbela eta atseden hartzeko toki aproposa. Palentzia tarte zaila du abereak, herrialde horretan ikuiludun aterpetxe bakar bat ere ez baitago.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto