Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Santiago Bideko 98 aterpetxetara bisitan: Ia denek dute oinarri-oinarrizkoa; hoberenak, Errioxa eta Galizian

Hurrengo hilabeteotan 99 Urte Xacobeo hori sekulako fenomeno turistiko bilakatuko da: aurreko "urte santuan" (1993) pelegrinen kopurua erdira ere iritsi ez zelarik, aurten Santiago Bidea milioi laurden bat erromesek egingo dutela espero da.

  Heldu den udan egunero, mundu zabaleko bazter guztietatik etorritako makina bat erromes, leher-leher eginik bilduko da Obradoiro plazan, Donejakue Katedralaren aurrean. Maiatzaren erdialdean Orreagatik paseak ziren pertsonen kopurua iazkoaren hiru halako zen. Samalda gainean dugu baina, Bideak erromesei eragiten dizkien ahalegin fisiko eta era guztietako deserosotasunak zergatik onartzen ote dira, gogo onez onartu gainean?

Kezka kulturalak, erlijio-sinesmenak, erronka pertsonalak, kirol-azioak... hamaikatxo dira, oinez, bizikletaz edo zaldi gainean ehundaka kilometro egin ondoren, Santiago begian, Monte do Gozo-raino iristeko anima gaitzaketen arrazoiak. CONSUMER aldizkariak, Orreaga eta Santiago Compostelakoa lotzen dituen Bide Frantses (hauxe da erromesek nahien duten ibilbidea) osoan zehar apirilean zabalik zeuden 99 aterpetxeak (beste zortzi itxita baitzeuden) ikuskatu ditu. Somport-Gares tartea aztertzeke utzi genuen.

CONSUMEReko teknikariek bisitatu dituzte 13 aterpetxe Nafarroan, 6 Errioxan, 14 Burgosen, 11 Palentzian, 31 Leonen, 15 Lugon eta 9 A Coruñan. Balorazio on horren kontraikuspegi errealista, haatik, hutsuneek erakusten dizkigute. Gabezia barkaezinenak Bercianos del Camino-ko (Leon) aterpetxean hauteman ziren, bertan ez ur edangarririk ez argi elektrikorik zegoelako, eta probintzia bereko El Ganso izenekoan, argi elektrikorik ez baitzuen honek. Hutsuneen bidetik aurrera eginez, aterpetxeen %8ak (Leongo lauk, Palentziako bik, Burgosko batek eta A Coruñako batek) ur berorik ez duten bitartean, %3ak (Burgosko batek eta Leongo bik) dutxarik ere ez du.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du