Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hiru orduko iraupeneko bideo-zintak: Merkeenetako bat, hoberena

180 minutuko iraupena duten VHS-Pal Secam sistemako zortzi bideo-zinta aztertu dira. Hona laginak: Studio Grade (bi aleko ontzia), Panasonic (bi ale), Basf, BBC, Philips, Sony, Fuji (bi ale) eta TDK. Zinta bakoitzaren prezioak BBCko 795 pezetatik Fuji markakoaren 490 pezeta bitartera zihoazen.

Zortzi bideo-zintak, banan-banan

Basf.

  • 513 pezeta. Bigarren merkeena eta, dudarik gabe, kalitaterik hoberenekoa. Kalitate-prezio erlaziorik onena, noski.
  • Lehen erabileran, bai soinuz bai irudiz, "oso ongi" notak lortu dituen bakarra da eta, gainera, zaharkitze-prozesua ere ederki gainditu du.
  • Aldeko beste puntu bat: burdinaz gain, kromoa (%24) daukan bakarra da bera, eta ez du klororik baliatzen. Osoko kalifikazioa: oso ongi.

Fuji

  • 490 pezeta. Merkeena izaki, aukera interesgarria da hori ere.
  • Erosi berritan, lagin honetako soinua erdipurdikoa zen (irudia, berriz, ona); zaharkitze-prozesua ederki gainditu du, irudi aldetik, batik bat.
  • Osoko kalifikazioa: ongi.

Panasonic

  • 548 pezeta.
  • Lehen erabileran, hobeto irudiz soinuz baino; zaharkitze-prozesua nozitu ondoren, ongi audioan eta onargarri bakarrik bideoan.
  • Osoko kalifikazioa: ongi.

TDK

  • 644 pezeta.
  • Ongi soinua, onargarri bakarrik irudia, bai lehen erabileran bai hurrengoetan ere.
  • Osoko kalifikazioa: ongi.

Sony

  • 578 pezeta. Lehen erabileran, hobeto irudia soinua baino.
  • Zaharkitze-prozesuaren ondoren, soinua onargarri baizik ez da, gainontzeko zintetakoen aldean.
  • Erabiltzailearentzako argibide batzuk, ingelesez bakarrik. Osoko kalifikazioa: onargarri.

Philips

  • 540 pezeta. Onargarri prestazio guztietan, ez da ezertan nabarmentzen.
  • Soinuari dagokionez, irudiz baino apalago agertzen da. Erabileraren poderioz, irudian puntu zuriak azaltzen dira.
  • Osoko kalifikazioa: onargarri.

BBC

  • 795 pezeta. Aztertutakoetan garestiena.
  • Zaharkitzearen poderioz ere bere hartan mantentzen da: bai lehendabiziko erabileran, bai 15 iraganaldiak nozitu ondoren, etekin ona eman du soinu aldetik baina onargarri besterik ez irudiz.
  • Erabiltzailearentzako argibide batzuk, ingelesez. Osoko kalifikazioa: ongi.

Studio Grade

  • 625 pezeta. Aztertutako denetan okerrena eta hirugarren garestiena, gainera.
  • Hasieran irudiz zein soinuz etekin onargarria bakarrik eskaintzen du eta zaharkitze-prozesua okerren jasaten duena da berau, bi ataletan ere.
  • Erabiltzailearentzako argibide batzuk, ingelesez bakarrik. Osoko kalifikazioa: erdipurdi.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du