Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hiru orduko iraupeneko bideo-zintak: Merkeenetako bat, hoberena

180 minutuko iraupena duten VHS-Pal Secam sistemako zortzi bideo-zinta aztertu dira. Hona laginak: Studio Grade (bi aleko ontzia), Panasonic (bi ale), Basf, BBC, Philips, Sony, Fuji (bi ale) eta TDK. Zinta bakoitzaren prezioak BBCko 795 pezetatik Fuji markakoaren 490 pezeta bitartera zihoazen.

Laburbilduz

  • 180 minutuko iraupena duten VHS-Pal Secam sistemako zortzi bideo-zinta aztertu dira. Zinten prezioak BBCko 795 pezetatik Fuji markakoaren 490 pezeta bitartera zihoazen.
  • Alderdi fisikoan denak dira berdin-berdintsuak (bandaren lodiera eta luzera neurtu ziren): horrek esan nahi du fabrikazioan oso eredu estandarizatuak jarraitzen direla.
  • Homogenotasun hori ezabatu egiten da, erabiltzaileari eskaintzen dizkioten prestazioak aztertzen baditugu. Zinta berrien artean Basf markakoa nabarmendu zen, berau izan baitzen oso ona bai bideoan, bai audioan ere. Gainontzekoek ez zuten oso nota onik erdietsi ez batean, ez bestean, baina etekin onargarria eskaini zuten denek (Fuji-k izan ezik, audioan huts egin baitzuen). Irudi-kalitateari dagokionez, Panasonic eta Fuji gailendu baziren ere, hauen prestazioak ez ziren Basf-ek eskainitakoak bezain onak izan.
  • Zaharkitze egokiena agertzen dutenak Fuji (irudiaren kalitateagatik) eta Basf dira. Gainontzekoetatik Studio Grande nabarmentzen da bere buruaren kaltetan, erabili ondoren erakutsi duen audio eta bideoaren kalitatea erdipurdikoa baita. Beste bost marketako laginek jarduera ona erakutsi dute.
  • Markarik onena Basf da, osotasunean "oso ongi" nota erdietsi duelarik. Kalitatez bigarren multzo bat eginez gero, BBC, Panasonic, TDK eta Fuji taldekatzen dira ("ongi" lortu dute hauek) eta ondotik Philips eta Sony ("onargarri" bakarrik). Azken-azkenean Studio Grade dugu: prezioa erdiparekotik altu bitartekoa (625 pezeta) izateaz gain, berritan zintak prestazio onargarri hutsak eskaintzen zituelarik, erabili ondoren agertu zituen emaitzak erdipurdikoak izan ziren.
  • Kalitate-prezio erlaziorik onena Basf da: azterturikoen artean kalitate hobereneko zinta izaki, berak bakarrik dauka kromoa (%24) eta bigarren merkeena da: 513 pezeta bakarrik kostatzen da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du