Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hiru orduko iraupeneko bideo-zintak: Merkeenetako bat, hoberena

180 minutuko iraupena duten VHS-Pal Secam sistemako zortzi bideo-zinta aztertu dira. Hona laginak: Studio Grade (bi aleko ontzia), Panasonic (bi ale), Basf, BBC, Philips, Sony, Fuji (bi ale) eta TDK. Zinta bakoitzaren prezioak BBCko 795 pezetatik Fuji markakoaren 490 pezeta bitartera zihoazen.

  Hainbat proba eta saiakera egin ziren laboratorioan, bai audioan bai bideoan zinta horiek nolako ezaugarri fisikoak zituzten eta zein prestazio eskaintzen zuten agertzeko. Probak, hasieran zintak erosi berritan eta geroago, zaharkitze-prozesua (hau da, 15 igaroaldi edo grabazio eginarazi zitzaizkien, hurrenez hurren) jasan ondoren, egin ziren. Prestazioak, beraz, zinta guztiak berritan eta zinta guztiak berriro ere, erabiliz gero, aztertu ziren.

Ezaugarri fisikoei dagokienez, bideo-zinta luzeena Basf (260 metroko luzeera) den arren, aldea ez da nabarmena, izan ere, laburrenak (Philips) bi metro gutxiago besterik ez baititu. Zinten lodiera (metal-oxidoaren kopuru handi edo txikiago bihurtzen omen dena; horrek, teorian bederen, irudiaren kalitatean du eragina) aztergai hartuta, alderdi horretan ere denak berdintsuak dira baina Basf markakoa (18 milimetro-mileneko) lodiskagoa da. Bereizgarri fisikoez, behintzat, bideo-zinta horiek elkarren berdin-berdintsuak direla ondorioztatu behar dugu, horrenbestez, luzeena eta lodiena Basf baldin bada ere.

Homogenotasun hori suntsitu egiten da, ordea, egiaz garrantzia daukana alderatzen dugunean: bideo-zinta batzuek eta besteek erabiltzaileari eskaintzen dizkioten prestazioak, alegia. Berrietan Basf nabarmendu zen, bai irudiz bai soinuz kalitate on-oneko bakarra baita. Gainontzekoek ez zuten oso nota onik ez alor batean ez bestean ere, baina etekin onargarria (gutxienez) eskaini zuten bi alderdietan; Fuji, halaz ere, beste guztiak baino kaskarrago agertu zen soinuari dagokiola.

Erabiltzaile gehienek gehien baloratzen duten alorrean, irudiaren kalitatean alegia, Panasonic eta Fuji gailendu ziren, baina hauen prestazioak Basf markakoen azpitik azaldu ziren beti ere.

Zortzi bideo-zintak behin eta birritan erabili ondoren eginiko probetan, "zahartzaro" onena dutenak Fuji (irudi-kalitate hobea duelako) eta ondotik Basf (irudian oso prestazio onargarriak, baina ez horren onak audioan) izan ziren. Gainontzekoetatik azpimarratzekoa dugu Studio Grande, azpitik nabarmentzekoa ere, audio eta bideoaren kalitatea oso erdipurdikoa delako, erabili ondoren gainontzeko bideo-zintekin erkatzen badugu. Beste bostek jokaera ona agertu zutelarik, soinuaren kalitatea irudiarena baino hobea erakutsi zuten Panasonic, BBC eta TDK markek. Sony eta Philips laginetan, alderantziz, irudiaren kalitatea hobea da soinuarena baino.

Laburbilduz, osotasunez kalitate hoberenekoa Basf izan zen: kromoa daukan bakarra da lagin hori, eta ez alferrik, noski.

Beste marketakoek, kromoaren ordez, burdina gehiago eta kloroa, baina Basf-ek ez darabil honelakorik. Marka horretako laginak praktikan hasierako ezaugarriak mantentzen dituen bitartean, gainerakoek -Fuji laginak izan ezik-hein handi edo txikiagoan galdu egin dituzte. Kalitatearen bigarren multzoan sartuko genituzke BBC, Panasonic, TDK eta Fuji, eta ondoren Philips eta Sony azkenean. Zintarik kaskarrena: Studio Grade (merkea ez den arren: 625 pezeta kostatzen baita). Honek, berri-berritan eskainitako prestazioak onargarri besterik ez zirelarik, erabileraren ondorengo azterketan nota erdipurdiraino jaitsi zen.

Laboratorioko probak eta bideo-zinta hauen kostua alderatuz, Basf agertzen da gailurrean, prezio-kalitate erlaziorik hoberen bezala, produkturik onena izaki bigarren zinta merkeena bera delako: 513 pezeta besterik ez da kostatzen. Bideo-zintetan ere, beste gauza asko-askotan bezala, gehiago ordaintzeak ez du inondik ere esan nahi kalitate hobeko produktua eskuratzerik.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto