Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Txibia irineztatu jelatuak: Irin gehiago txibikia baino

Laurehun gramotik kiloa bitarteko zorroetan salgai daudela, aurrez "erromatar erara" ondu eta jelaturiko txibien zazpi lagin aztertu dira (Pescanova, Findus, Geliko, La Cocinera, Marlin, Frudesa eta Berbés).

Jelaturiko txibia irineztatuak, banan-banan

Pescanova.

  • 500 gramo. 993 pezeta kilo garbiko.
  • Aukerarik hoberenetako bat, baina hauxe da gantz gehien daukana (%12). Txibia gehien duen bigarrena (%40).
  • Glutamatoa (zapore-indarkaria da aditibo hau) erantsi du.
  • Dastaketan, onena, 7 puntu: "tamaina handi, kolore politekoa, txibia-zapore nabarmena, trinkotasun ertaineko ukitua".

Berbés.

  • 1.000 gramo. 828 pezeta kilo garbiko, merkeak.
  • Interesgarriak, prezio ona eta aditibo gutxi duelako.
  • Glutamatorik, kontserbakaririk edo koloratzailerik erantsi ez duen bakarra da hau. Baina bilduki asko eta txibia gutxi du (%29).
  • Dastaketan, 5 puntu: "tamainaz ertain, kolore zuriska, txibia-zapore ahul samarra, trinkotasun nabarmena".

La Cocinera.

  • 400 gramo. 1.079 pezeta kilo garbiko.
  • Produktuaren %34 da txibia, balore ertaina, alegia.
  • Kaloria gutxien dituena (182 kaloria 100 gramoko).
  • Dastaketan, 5 puntu: "tankera polita, zapore ertaina, ukitu txarrenekoa".

Frudesa.

  • 400 gramo. 1.150 pezeta kilo garbiko, garestienak alegia.
  • Hauek dira proteina gehien eta txibia gehien dutenak (%41).
  • Kontserbakariak, koloratzaile artifizial bat eta glutamatoa (ez du hala adierazten eta baliteke erantsia ez izatea: txibiak berak dauka substantzia hori) dauzka.
  • Dastaketan, 6 puntu: "tamaina handi eta kolore bizikoak, txibia-zapore ertaina, irin-tejo apala, ukitu ona".

Geliko.

  • 500 gramo. 488 pezeta kilo garbiko, merkeenak.
  • Bilduki asko eta txibia gutxi-gutxi (%29). Gazienak (%1,2 gatz).
  • Glutamatoa eta kontserbakari bat erantsi du: sorbikoa, horrela aitortzen ez duen arren. Koloratzailerik baliatzen ez dutenetako bat da hau.
  • Dastaketan, 5 puntu: "erdipareko tamaina, kolore horia, zapore ez oso bizia, trinkotasun nabarmeneko ukitua".

Marlin.

  • 400 gramo. 745 pezeta kilo garbiko, bigarren merkeenak eta gantz gutxien dutenak (%6,4 gantz).
  • Produktuaren %34 txibia dute, batez bestekoaren barnean, alegia.
  • Glutamatoa, kontserbakariak eta koloratzaile artifizial bat gehitu ditu.
  • Dastaketan, 5 puntu: "tamaina handikoak, bizitasun apaleko zaporea, ukiturik zurrunena".

Findus.

  • 500 gramo. 1.050 pezeta kilo garbiko.
  • Txibiaren edukia, batez bestekoaren barnean (%34). Gatz gutxien dutenak (%0,6).
  • Badauzka glutamatoa (ez du hala adierazten eta baliteke erantsia ez izatea), kontserbakariak (horietako bat, legez onartu gabea) eta koloratzaile artifizial bat.
  • Dastaketan, 6 puntu: "tamaina txikikoak, kolorez ilunak, zapore ertaina, ukitu sendo samarra".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du