Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Txibia irineztatu jelatuak: Irin gehiago txibikia baino

Laurehun gramotik kiloa bitarteko zorroetan salgai daudela, aurrez "erromatar erara" ondu eta jelaturiko txibien zazpi lagin aztertu dira (Pescanova, Findus, Geliko, La Cocinera, Marlin, Frudesa eta Berbés).

Laburbilduz

  • Laurehun gramotik kiloa bitarteko zorroan salgai zeudela, aurrez "erromatar erara" ondu eta jelaturiko txibien zazpi lagin aztertu dira. Prezio batetik bestera alde handia zegoen: 1.150 pezeta kiloko (Frudesa) garestiena eta 488 pezeta kiloko (Geliko), berriz, merkeena. Azken hau izan ezik, beste guztiak kiloko 700 pezetatik gora dabiltza. Laginen erakusten zuten osasun-egoera ona zen.
  • Txibia gutxi-gutxi dute denek: produktuaren %35 baizik ez, batez beste. Gainontzekoa irinak, fekula, almidoia eta olioa da. Frudesa eta Pescanova (bilduki mehena duten biek) marketan, guztiaren %40 beste txibia-edukirik ez da agertu. Geliko eta Berbés atze-atzean geratu dira: %29.
  • Era askotako aditiboak ugari darabiltzate. Berbés-ek bakarrik ez zeukan azterturiko hiruretatik (koloratzaileak, kontserbakariak eta glutamatoa) bat ere. Zazpietatik bostek dute glutamatoa eta bik kontserbakariren bat erantsi dute.
  • Berezko txibiarekin ia zerikusirik ez du produktu honek: hark proteina asko (%17) eta gantz gutxi (%1) daukan bitartean, irineztaturiko txibia "industrial" honek, batez beste, %8 proteina eta %8,5 gantz duelako, frijitzeko darabilgun olioaz gainera.
  • Horrelako txibiak ez ditu maiz kontsumitu behar ez hipertentsioak jota dagoenak (produktu horren gatz-edukia %0,6tik %1,2ra bitarte baitago), ez pertsona lodiak (200 kaloria baititu 100 gramoko) ez eta odoleko kolesterola zaindu behar duenak ere.
  • Dastaketan denek aprobatu zutelarik, Pescanova nabarmendu zen, ondotik Frudesa eta Findus zetozkiola. Kalitate-prezio erlazio "hoberenik" hauteman ez dugun arren, badira bi aukera interesgarri, hara: Pescanova (prezio ertaina zuela, dastaketan onena gertatu zen), nahiz marka honetakoa den gantz gehien daukana eta (oso txibia gutxi sartu duen arren) Berbés, azterturiko aditiboak ez darabiltzalako eta, hein batez, merkea delako.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du