Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Latako albondigen: Proteina baino gantz gehiago

Latako albondigen zortzi lagin aztertu dira oraingoan: Abricome, Arroyos, Hero, Louriño, Lozano, Orlando, La Tila eta Yagón. Kontserba hauen eduki garbiak 410 gramotatik 430 gramotara doaz, baina prezio batetik bestera ere alde handia dago: kiloko 275 pezetatik (Arroyo) 573 pezetaraino (Orlando) kiloko.

Laburbilduz

  • Latako albondigen zortzi lagin aztertu dira oraingoan: eduki garbia 410 eta 430 gramo tartean daude eta prezioak, berriz, 275 pezetatik (Arroyo) 573 pezetaraino (Orlando) kiloko.
  • Kontsumitzeko berotu besterik egin behar ez den aurrez ondutako elikagaia da latako albondiga eta hainbat animaliaren haragikiak, urdaia, ogi birrindua, arrautzak, irina, gatza eta bestelako osagaiak gehituz osatzen dira.
  • Nutrizio aldetik elikagai aberatsa da, baina ia lagin guztiek proteina baino gantz gehiago daukate. Kaloria gehiegi ez dute aportatzen: 125 eta 215 bitartean ehun gramoko.
  • La Tila, Louriño eta Lozano marketako haragia kalitate txarrekoa zen, ehun konektibo (zurdak, nerbioak, etab.) gehiegi zutelako. Beste irregulartasun bat: Arroyos eta Abricome-k behikia darabiltela iragartzen badute ere, laboratorioko azterketan horrelakoen arrastorik ez zen deus aurkitu.
  • Dastaketan Orlando-k bakarrik lortu du "ongi" puntuazioa; lau laginek ez dute aprobatu ere egin. Kalifikazio kaskar horien zergati ohikoenak: albondigen tamaina txikia, xehatuaren lodiera desaproposa, zapore ez atsegina eta ukitu samurregia.
  • Kalitate-prezioz aukerarik politena Yagón da (albondiga merkeenak izaki, kalitate onargarriko haragi daukate eta dastaketan aprobatu egin dute), gantz asko daukan arren. Orlando eta Hero (bi garestienak) era alternatiba politak dira.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du