Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Bigarren eskuko ibilgailu baten garantia

Bigarren eskuko ibilgailu bat saltzean, enpresa saltzaileak kontratua egin aurretik autoari azterketa osoa egin eta motelgailu edo amortiguadoreak aldatzeko konpromisoa hartu zuen eroslearekin. Erosleak autoa hartu eta matxura izan zuen, garantia epearen barruan. Kontsumitzaileak tailer batean konpondu zuen matxura eta enpresa saltzaileari eta elkarte berme-emaileari (enpresa saltzaileari lotutako konponketa tailerrari) erreklamatu zien gastatutako kopurua. Kontua epaitegietara iritsi zen: enpresak zioenez, garantiako egiaztagirian argi zehazten zen matxurarik izanez gero saltzailearen tailerrean egin behar zela konponketa, edo beste tailerren batean egitekotan, hartarako baimena eskatuta. Burgosko Lurralde Auzitegiaren ustez (1998ko urriaren 23ko epaia), saltzaileak ez zuen kontratua aurrez ondo bete, izan ere, motelgailuak aldatu zituen arren, ibilgailuaren azterketa partziala baino ez zuen egin, saldu baino urtebete lehenago; distribuzioko uhala, adibidez, ez zen aztertu eta horrexek eragin zuen autoaren matxura. Auzitegiak ez zuen eroslearengan errurik aurkitu, eta saltzaileak bere betebeharrak bete ez zituenez, ez zen garrantzizkoa erosleak matxura beste tailer batean konpondu izana. Hala ere, frogatuta geratu zen erosleak abisua eman zuela tailerrean eta enpresa saltzailean. Esandakoa kontuan izanda, Lurralde Auzitegiak, erosleak eskatutako kopurua, (interes eta kostekin) ordaintzera zigortu zuen enpresa saltzailea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du