Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Eskiatzaile batek hainbat kalte izan zuen teleulkia hartzerakoan erorita, eski estazioaz arduratzen zen elkartearen aurkako salaketa jarri zuen. Erabiltzailearen ustez, teleaulkiak enbragerik ez zuelako gertatu zen istripua, eskiatzaileak igotzean abiadura gutxitu ez zelako eta gainera, elurrik gabeko lorzorua babesik gabe zegoelako. Baina Huescako Lurralde Auzitegiak (1998ko irailaren 16ko epaian) kasu honetan erantzukizuna elkartearena ez dela uste du, gaur egun Espainian oso teleaulki desenbragarri gutxi baitago. Erabiltzaile guztiek dute horren berri eta baita emakume horrek ere, berrogeita hamar urte baititu eta hamabost zituenetik aritzen baita eskian. Auzitegiaren ustez, eski estazioaren ardura duen elkartea ez dago behartuta erortzeko arriskua dagoen leku guztiak babestera, ezta teleaulkia ateratzen den lekuaren inguruak babestera ere. Kontuan izan behar da erabat ezinezkoa dela eskiatzaileek jo ditzaketen elementu gogor guztiak babestea. Argudio horiek erabiliz, erantzukizun gabe utzi zuen Auzitegiak elkartea eta erabiltzailearen erreklamazioa ezetsi egin zuen.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa