Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Norbaiti bati txeke bat lapurtu zioten autotik eta faltsutu eta kobratu egin zuten (315.000 pezeta eramaleari). Txekearen jabeak banketxearen aurkako demanda jarri zuen, erantzukizuna harena zela uste baitzuen. Banketxeak, berriz, errua kontsumitzailearena zela esaten zuen, taloitegia autoan laga eta lapurreta ez jakinaraztean, zabarkeriaz jokatu zuelako. Ganbio eta Txekearen Legetik abiatuta, erantzukizuna banketxearena da, erabiltzaileak taloitegia zaintzeko orduan arduragabekeriaz jokatu ez badu behintzat. Adituen frogetan ikusten zenez, sinadura oso ondo faltsuturik zegoen, eta beraz, banketxeko langilea errugabea zen. Erabiltzaileak nolabaiteko zabarkeriaz jokatu zuela ere adierazten zen froga horietan, besteak beste, taloitegia ibilgailuan bertan eta bere sinadura zuen beste agiri batekin batera uzteagatik, horrek erraztu egin baitzuen faltsutzea. Esandako guztiagatik, Castelló-ko Lurralde Auzitegiaren ustez (1998ko urriaren 14ko epaia) errua biena da eta banketxearen erantzukizuna faltsututako taloiko kopuruaren erdian zehaztu zuen.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa