Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Higiezinen agentziari komisiorik ordaindu ez

Etxebizitza baten jabeak higiezinen agentzia batean eskaera-orri bat sinatu zuen, etxebizitzaren salmenta-gestioa agentziak izaera esklusiboarekin egin zezan. Salmenta gauzatuz gero agentziak eragiketaren %3ko zerbitzu-saria jasoko zuela adostu zuten. Baina gero, jabeak zuzenean saldu zuen etxebizitza, eta ukatu egin zen agentziako gestoreari zerbitzu-saria ordaintzera. Gestoreak salaketa jarri zuen jabearen aurka eta zerbitzu-saria eta interesak eskatu zituen. Salamancako Lurralde Auzitegiak, 1998ko irailaren 29ko epai bidez, ebatzi zuen jabearen jarrera -etxebizitza zuzenean berak saltzea- justifikagarria den arren, ezin direla gutxietsi agentziak aurrez egindako gestioak. Epaitegiaren ustez, baliteke agentziak egindako publizitateak eta ondorengo bezeroen bisitek erosleak eskaintzaren berri izateko balio izatea. Frogak eta salmenta zein azkar egin zen eta abar ikusita, etxibizitzaren jabeak agentziari adostutako zerbitzu-sariaren erdia ordaindu behar diola kontsideratu zuen epaitegiak, interesik eta kostarik gabe. Epaitegiaren ustez zerbitzu-saria murrizteak ez dakar salmenta esklusiborako hitzarmena urratzea; izan ere, hitzarmen horretan jasotako esklusibotasunak beste agentziak mugatzen ditu, baina ez jabea, honek eskubidea baitu etxea bere kasa saltzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du