Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Bigarren eskuko motorrak matxurak behin eta berriz

Bigarren eskuko motor bat erosi nion partikular bati. Ordaindu eta gero, motorra behar den moduan ez dagoela konturatu nintzen eta egun gutxitara kontzesionariora eraman nuen, konpontzera. Konpondu eta gero, 200 kilometro inguru egin eta berriz tailerrera eraman behar izan nuen matxura berarekin. Konpondu eta egun biren buruan, berriz ere tailerrera. Eta horrela lau bider. Gaur egun ere tailerrean dut motorra. Kontzesionarioan ez dakite zer gertatzen den. Lau aldiz geratu zait errepidean eta denetan aseguru etxearen laguntza zerbitzura deitu behar izan dut. Kontzesionarioan esan didatenez, nik erosi aurretik ere izana zen motorra tailerrean matxura horrekin. Hona nire galdera: Ba al dut ezer egiterik?

Erosi zenuenean motorrak ezkutuko akats larriak bazituen (seguruenik saltzaileak izango zuen horien berri), saltzailearen kontra erreklamazioa edo demanda jartzea proposatzen dizugu, Kode Zibileko ezkutuko akatsen konponketan oinarrituta. Horrela, ordaindutako prezioa berreskuratzeko modua izango duzu eta kalte eta galerengatiko ordaina jasoko duzu gainera. Hala diote Kode Zibileko 1.484. artikuluak eta hurrengoek, eta jasotzen denetik sei hilabeteko iraungitze-epea ezartzen dute. Kode Zibilaren arabera, saltzailea behartuta dago saldu duen motorraren hutsegite eta akatsez erantzutera, berezko erabilpenerako gai ez bada edo akatsok erabilpena mugatzen badute. Izan ere, erosleak aurrez akats hauen berri izan balu, ez zuen erosiko edo gutxiago ordainduko zuen. Jurisprudentziak onartzen du bigarren eskuko ibilgailuen garantia eta bigarren eskuko ibilgailu bat erosten duenak ordaindutako prezioa berreskuratzeko eskubidea duela aitortzen du. Matxura konponezinen eraginez motorra erabiltzeko gauza ez denez, kontratua bertan behera uztea eska dezakezu, kalte eta galeren ordainarekin (transferentzia gastuak, aseguruaren kostua, garabi zerbitzua, konponketak e.a.). Bildu itzazu kontzesionarioko faktura, agindu eta txostenak. Eta gogoan izan sei hilabeteko epea duzula erreklamazioa aurkezteko. Epe hori pasa bada, salerosketa kontratua ez duela bete alega dezakezu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto