Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Hiru hilabete barru emango didaten etxebizitza erosteko, ordainketa bat egin dut seinale gisa. Enpresa eraikitzaileak hipoteka du finantza erakunde jakin batekin eta sinatu nuen salerosketa-kontratuan esaten zenez, hipoteka entitate horretan egin ezean, hipotekaren baliogabetzea neure kontu izango da. Legezkoa al da hori? Gainera, etxebizitzari buruzko zer datu tekniko emateko obligazioa duten jakin nahi nuke. Eta giltzak emateko eguna iritsi eta eraikitzaileak artean obrak amaitu gabe balitu, zein eskubide dudan. Izan ere, gaur egungo nire etxebizitza saldu egin dut eta enpresa eraikitzaileak giltzak emateko jarri didan egunean bertan utzi egin beharko dut oraingo etxea.
Lehen galderari buruz, joan zen hilabetean (CONSUMER 5. zkian) argitaratu genuen kontsulta baliagarri izango zaizu, saltzailearen hipoteka-maileguaren derrigorrezko subrogazioari buruzkoa baitzen. Erosleari baliogabetze-gastuak ezartzearen kontu horri dagokionez, gure ustez abusuzko klausula da, eta ondorioz, baliogabea. Saltzaileak eman behar dizun informazioari buruz, 515/1989 Errege Dekretuak dio ondorengo hauek ipini behar dituela erabiltzailearen eskura:
Saltzaileak etxea emateko eguna atzeratzeari dagokionez, eta bereziki gaur egungo zure etxearen eroslearekin epe jakin batean entregatzeko idatzizko konpromisoa hartu duzula ikusita (beste hainbeste exigitu behar zenion "zure" saltzaileari), bera hartu izanaren agiria duen telegrama bidez saltzaileari etxea entregatzeko ahoz eman zuen epea gogoraztea gomendatzen dizugu. Horrek eraginik ez badu eta etxe-ematea atzeratu egiten bada, auzibidetik jo dezakezu, ahoz hitzartutako entrega-epea bete ez duelako eta baldintza betetzean atzerapena izan duelako kalteordaina eskatu. Kalte eta galeren artean, atzerapenak eragindako alojamendu gastuak, etxebizitzaren alokairua eta abar sartuko lirateke. Kode Zibileko 1.256. artikulua aipa dezakezu: "Kontratuen balioa eta betekizuna ezin da aldeetako baten esku utzi". Baita Kode Zibileko 1.101. artikulua ere, eragindako kalte eta galerei buruzkoa.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa