Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Santiago Bidea interneten: Urte Xakobeo eta Birtuala

Milurteko honetako azken urte xakobeoa dugu. Hori dela eta, erromes askok egingo du aurten Santiago Compostelakora bidea, tartean eguzkia, euria, hautsa, asfaltoa, babak e.a. sufrituz; baina azkenean, irribarre egingo du, Monte do Gozo-ra iritsi eta katedralaren dorreak ikusten dituenean.

  Erromes internautaren gidari, badira izar birtualak ere marketingeko Xacobeo 99 honetan, eta sarean, konta ezin ahala orrialde aurkitu ahal izango dugu: bide frantziarra, zilarraren bidea, portugaldarra, kostakoa eta beste. Bilera, erromaniko, erlijio, neke, zereal, Hartz Nagusi, Portico de la Gloria eta abarrez jantziriko bide hori ilusioz hasten duen erromesarentzat, Internet izan daiteke lehen geldialdia.
Ibiltari internautak Santiago Bideari buruz Galiziako Xuntak atera duen web ofiziala bisitatzea izango du onena Xunta de Galicia sobre el Camino de Santiago,Bertan informazio zabala aurkituko du Santiago bidearekin erlazionatutako guztiaz. Gauza bera Federación Española de Asociaciones del Camino de Santiago Federación Española de Asociaciones del Camino de Santiago. delakoaren web-ean ere. Baina aurretik
leyenda.htm helbidera jotzen badugu, informazio hau jasoko dugu: Kristo ondorengo 813 urtean Teodomiro gotzaiak Santiago apostoluaren gorpuzkinak gordetzen zituen hilobiaren aurkikuntza miragarriaren berri eman zion Alfonso II Asturiasko erregeari. Kondairak dioenez, Santiagoren ikasleek gorpua lapurtu egin zuten 42 urtean Palestinan, -han moztu baitzioten burua- eta itsasuntzi batean sarturik, aingeruz osatutako tripulazioarekin Galiziako lurretara iritsi zen. Santuaren gorpua eraman zuen untzia lotu zuten harkaitza Santiagoko katedralean dago oraindik.
www.members.es.tripod.de/ViaEuropeae, helbidean esaten denez, Santiagoren gorpua agertu aurretik Finis Terrae-ra joaten ziren eta han milaka gizonek "izu erligioso" hura sentitu omen zuten eguzkia itsasoko uretan itzaltzen ikustean. Apostoluaren gorpua agertzean, "izarren bidea" izeneko bide konpostelarra egiten hasi zen. Azken web horretan, nazioarteko kofradia antzeko bat denez, bidea egin nahi duenarentzako aholku praktikoak aurkituko ditugu: bidearen deskribapena, berriak eta loturei buruzko atal osoa.

Obradoiro Plazako irudiak

La web oficial http://www.xacobeo.es/ web ofizialak zazpi hizkuntzatan ematen du bidearen bertuteei buruzko informazioa eta Obradoiro plazan eta Quintana plazan kokatuta dauden bi webcam ere baditu: katedralaren inguruan gertatzen ari denaren berri denbora errealean ematen digute. Horrez gain, erakusketa birtuala, eztabaida-gunea, chat, lehiaketak eta zerbitzuak ere badaude (postal birtualak, irudi bankua, bideoa, musika e.a.).
www.xacobeo.es/album/sergi.htmhelbidean berriz, Sergi izeneko erromes batek 98ko uztailean egin zuen bidea deskribatzen du eta "zatirik gogorrena Castillakoa dela" dio. Santiago Bidearen ibilbide klasikoa bide frantsesa izenez ezagutzen dena da, Donibane-Garazi eta Orreagatik barrena datorrena. Somport-etik sartzen den Europako beste bide nagusiarekin bat egiten du Garesen.

Erkidego bakoitzak bere web-a

Autonomia Erkidego bakoitzak bere informazioa du Interneten Santiago Bideari buruz: Aragoiko Gobernuak http://www.rci.es/soaso/dga/santiago lurralde hartako bideak deskribatzen ditu. http://navarra.org/camino/santi.html helbidean berriz, Nafarroako Gobernuak beste hainbeste egiten du eta Bidean zehar dauden herriekiko loturak ere baditu. Nafarroan interesgarria da http://www.iturnet.es/navarra/navcami.htm helbidea ere. Errioxak berriz http://www.cmrioja.es/turismo/rioja/camino.html du informazioa emateko eta Castilla y León-eko Juntak Bide Frantsesari buruzko eta Zilarraren Bideari buruzko informazioa ematen du ( Cadiz-etik abiatu eta Leongo Astorgaraino datorren bideaz) http://www.professionalmedia.com/castilla-leon/santiago.html
Ikusi dugunez, Galiziako Xuntarena da xacobeoaren web ofiziala. Bertan (http://revista.consumer.es/may99/www.xacobeo.es/xacobeo_cast.htm) botafumeiroari buruzko informazio bitxia aurkituko dugu: "erromesen mezatan eta bestelako ekitaldi garrantzitsuetan katedralaren nabe batetik bestera ibiltzen den intsentsu-ontzi erraldoiak jatorri xumea eta, batez ere, praktikoa du. Santiagorako erromesaldia benetako bide bihurtu eta milaka erromes erakartzen hasi zenean, katedralean hainbeste pertsona biltzeak usain txarra sortzen zuen. Egun asko egiten zituzten bidean...". Santiagora iristean, (http://www.red2000.com/spain/santiago/1santia.html), Red 2000ri esker Compostelan behar duten informazio guztia jasoko dute erromesek: leku interesgarriak, jateko nahiz lo egiteko lekuak, gaueko giroa...

Erromanikoa, bizikletak eta zaldiak

Artea maite dutenentzat Santiago Bideko erromanikoari buruzko web bat ere bada (http://www.eniac.es/usuarios/juanf/) Bertan, santiago bideko estilorik esanguratsuenean zehar ibilbide txiki bat egiten da. Bidaia bizikletan egin nahi dutenei helbide hau gomendatzen diegu:
http://www.geocities.com/Yosemite/2015/index.htmlJosé Roberto brasildarrarena, edo http://revista.consumer.es/may99/www.xacobeo.es/rutasbici_cast/biciO.htm. bestela. Zaldiz egin nahi izanez gero, berriz, http://revista.consumer.es/may99/www.galinor.es/castelo/ helbidean aurkituko dituzu bide frantziarreko zein portugaldarreko zaldi-bideak. Bestalde,http://www.caminonet.com/ helbidean eguraldiaren iragarpena aurkituko duzu, besteak beste. Orrialde interesgarria, polita eta ongi egina, frantsesez, Pirineoz bestaldeko erromes batena:
Frantziako bideei buruzko informazioa eta Iparraldeko Bideari buruzko testu batekiko lotura ere baditu. Arabako Santiago Bidearen Adiskideen Elkarteak, berriz, Euskadin zehar pasatzen den bidearen deskribapena jasotzen du(http://ourworld.compuserve.com/homepages/jmbrun/). http://orion.deusto.es/~abaitua/kanpetzu/jacobo.htm.

Bide guztiak Santiagora

Anita eta Jose Luisekin Bartzelonatik ekingo diogu bideari http://members.es.tripod.de/jherranzm Web horretan euren abenturak kontatzen dizkigute, Montserrat, Huesca, Sangüesa, Eunate (oin borobileko ermita nafar berezia) eta Garesen barrena. Handik, bide frantziarra hartzen dute. Amigos del Camino de Cartagena (Murcia) elkarteak (www.members.es.tripod.de/cstct/). helbidean Mare Nostrum-etik Compostelaraino deskribatzen dute bidea. Asociación de Amigos del Camino-Vía de la Plata elkarteak, (www.arrakis.es/~~caminante/aacsf/fuenterroble.htm.) beste hainbeste egiten du Meridatik abiatuta. Ipar Ameriketako bi unibertsitatek ere, UCLA kaliforniarrak (http://www.humnet.ucla.edu/santiago/iagohome.htm1) y Northwestern, de Illinois (www.itg-pc1.acns.nwu.edu/santiago/santiago-loc.html), eta Illinois-eko Northwestern delakoakwww2.spm.it/upee/Santiago98/home.html. ospakizunaren berri ematen dute. Italiako Bergamoko gotzaitegiak ere bideari buruzko informazio interesgarria ematen du: http://www.sar.usf.edu/~hinkley/ Bi esperientzia pertsonal ingelesez kontatzen dizkigutenak:http://ourworld.compuserve.com/homepages/andreak/santhome.htm. (ibilbidearen egunerokoa, jubileua irabazteaz, arteaz, argazkiez eta abarrez jakin beharreko oinarrizko informazio guztiarekin), eta
(Andrea Kirkby, bideari buruzko gaietan espezialdutako idazlearen weba. Frantziatik hasita bidea egin zuenean izandako esperientzia kontatzen digu egunez egun). Azkenik, "on line" hitz egiteko, topagune interesgarria da www.santiago.jet.es/santiagov/encontro/.

Indulgentzia nola lortu edo jubileua nola irabazi

Santiago Apostoluaren Artxikofradiaren http://www.peregrino.com//web erlijiosoan, jubileua nola irabazi azaltzen da. Regis Aeterna Bularen bidez, Alejandro II.a Aita Santuak (XII. mendean) Jubileuaren Grazia eman zuen, hau da, pekatu guztien barkamena, edozein motatakoak izanda ere, Aita Santuak bakarrik barka ditzakeenak barne. Jubileua irabazteko ez da derrigorrezkoa bidea egitea. Aski da edozein Urte Santutan (uztailaren 25a igandea denean) katedrala bisitatzea eta Aita Santuaren asmoen alde otoitzen bat egitea eta horrez gain, bisitaren aurreko edo ondorengo hamabost egunetan pekatuak aitortu eta Jaunartzea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto