Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Editoriala

Λ

Gure iritzia, kontuan izatekoa

Espainiako aireportuetako kolapsoa, bide-azpiegituren politika, osasun publikoa pribatizatzeko egiten diren esperimentuak, energia, telefonia eta antzeko zerbitzuen liberalizazioa, pentsio sistemaren hauskortasuna, telebista publiko gehienen zentzugabekeria -baliabide publikoak xahutzeaz gain, ez baitute euren eginkizuna betetzen- ...

  gure eguneroko bizitza baldintzatzen duten arlo asko eta konplexuak ditugu erabiltzaileok aurrez-aurre, eta guztietan ere, ezaugarri bat da nagusi: hartzaileoi, hiritar edo kontsumitzaileoi parte hartzeko uzten diguten aukera urria. Zer egin dezakegu? Ez dugu gauza berririk esango gai hauek eta beste batzuk erabakitzeko eztabaida-foroak gugandik gero eta urrutiago daudela esaten badugu.

Batzuetan interes politikoak izango dira, hurrengoan nazioarteko akordioen kontua, edo gehienetan merkatuaren legeek aginduko dute; baina gutxitan izaten da kontuan kontsumitzaileen iritzia. Eta ez kontsumitzaileen eskubideak eta interes ekonomikoak defendatzen saiatzen diren talde kontsumerista pribatuen eta erakundeen departamenduen sare zabalik ez dagoelako. Baina jarduera kontsumerista hori guztia eraginkortasunez antolatzea falta da, guztioi eragiten diguten erabakiak hartzen direnean, gure iritziak kontuan har ditzaten. Izan ere, mundu guztiko kontsumitzaileok pisuzko zeresana, interesak eta ideiak ditugu, adibidez, genetikoki aldatutako elikaien merkaturatzea mugatzeko erabakia hartzen denerako.

Lan horretan guztiok konprometitu behar dugu, hurrengo mendea ikusiko duen gizartea arrazoi bategatik edo besteagatik ongizatetik baztertuta daudenekin justuago, solidarioago izango bada, eta neurri gabeko garapen nahiak albora uzten dituen ingurugiro arazoekiko sentsibilitate handiagokoa izan dadin. Erronka izugarria da, baina izango duen eraginaren handiak merezi du, noski, gu guztion ahalegina.


Eduki honen erlazioak


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto