Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Saskibakoian eta bestelakoetan aritzeko kiroldegiak: Aztertutako 12etatik bik besterik ez dituzte instalakuntza eroso eta seguruak

Saskibaloi, eskubaloi eta areto-futbolean publizitateak eta telebistak sortarazitako dirutzari esker, kirol hauetan dabiltzaten talde zenbaitek gaurregun mundu zabaleko eliteko jokalariak dituzte beren plantiletan.

Futbolaren aldean oraindik gutxienekoak diren kirol hauetako goi mailako dibisioak masa-fenomeno bilakatu dira eta ohorezko kategorian jokatzen duten talderik gehientsuenak profesionaltzat har ditzakegu (ofizialki lanbidezko bakarra ACB den arren), dauzkaten egitura-mota eta aurrekontu garaiak gogoan izaki.

  Segurtasun-gaietan, bost kiroldegik bakarrik --Real Madrid, Tau Gasteiz, Pamesa Valencia, Patronato (Bilbo) eta Murtziakoak, zehazki--, gainditu zuten aldizkari honek eginiko azterketa, honelako kiroldegientzat indarrean dauden arauetan eta segurtasunean adituen iritzian oinarritua. Nabarmentzekoak ditugu hurrengo alderdiak: Vicente Truebak (Torrelavega, Caja Cantabria-rena) eta Pisuerga kiroldegiak (Forum de Valladolid-ena) ez dute suteak atzemateko sistemarik; Arrosadian (Portland San Antonio eskubaloikoa) sistema hori deskonektatua dago. Ez kiroldegi horretan ez Valladolideko Forum-enean dute suteak itzaltzeko sistemarik. Balizko ebakuazioa gertatuko balitz, egoerarik larriena Vicente Trueba (Torrelavega) kiroldegian jazoko litzateke: kanporako irteera zuzenaren proportzioa da 200 ikusle-toki bakoitzeko 0,45 metro (metro bat gutxienez egon behar duela agintzen du arauak).

Aztertutako guztietan suitzalgailu gutxien duen kiroldegi honetan, gainera, kantxan aulkiak aske daudenez, partida bat jokatzen ari den bitartean jaurti egin daitezke. Segurtasun-alorrean beti ere, Askatuak-en (saskibaloiko LEB liga) kiroldegiko tabernan edari alkoholdunak saltzen dira eta Malagako Unicaja eta Platges de Castello (areto-futbol) kiroldegietan, berriz, garagardoa; indarrean den arauak alkoholdun edaririk saltzea zeharo debekatzen du, baina kiroldegien laurdenak araua urratu egiten du. Instalakuntzen kalitateari dagokionez, lauk bakarrik aprobatu dute: Araba (Gasteiz), Murtziako Palacio de Deportes, Polideportivo Pisuerga eta Ciudad de Castello kiroldegiak, hain zuzen.

Portland San Antonio (Iruñea), Patronato (Bilbo), Askatuak (Donostia), Caja Cantabria, Bartzelona, Pamesa Valentzia eta Unicaja (Malaga) kiroldegietako sarbideak eta harmailak ez daude ezinduentzako egokituak (halaz ere, kantxan dute toki bat, partidak bertatik ikus ditzaten); hutsune hori Real Madrid eta Unicaja kiroldegietako komunetan ere atzeman zen. La Casilla (Bilbo) eta Vicente Trueba (Caja Cantabria) kiroldegietako komunak oso zaharrak dira eta Askatuak (Donostia) kiroldegikoak putzu-putzu eginik zeuden ikuskariak joan ziren unean. Beste kontu batzuk: megafonia (gaizki zebilen Donostiako José Antonio Gasca-n, eta Palau Blaugrana, TAU Cerámica eta La Fonteta-n, ongi ez, behintzat); harmailatiko ikusgarritasuna (Caja Cantabria eta Palau Blaugrana kiroldegietako toki batzuetatik, erdipurdikoa) eta eserlekuen erosotasuna (J.A. Gasca-n kaskarra eta beste bost kiroldegitan, "erdipurdikoa"). ACBrako batez besteko abonua 20.300etik 47.500 pezeta bitartera doa.

Elkarteek zaletuei kobratzen dizkieten tarifa batetik bestera izugarrizko aldeak dauden arren, klub bakoitzak zein kategoriatan eta zein kiroletan diharduen hartu behar da kontuan. Prezioen batez bestekoa xedatzea ahalbideratzen duen gunea ACB ligari (Espainiako saskibaloiaren gorenekoa) dagokiona da. Adiera honetan, Murtziako zaletuak zorionekoak dira, nonbait: bertako kiroldegiko urteko abonuen batez besteko ponderatua 20.300 pezeta den bitartean, Gasteizko saskibaloizaleak, batenaz beste, urtean 47.500 pezeta atera behar ditu sakelatik. Halaz ere, Europako lehiaketako partidak abonuan sartutzat ematen dituen eta, gainera, bazkideek bere tokia ordaindu beharko luketen "klub-egunik" ez duen elkarte bakarra da Baskonia. Murtziarrek urtearen buruan Pamesa Valencia-ko zaletu batek ordaindu behar duena baino 3.700 pezeta gutxiago pagatzen dute eta 5.000 gutxiago, Unicaja (Malaga) taldekoek baino. Batez besteko abonu hori Polideportivo Pisuerga, Palau Blaugrana eta Araba kiroldegietan 27.000, 32.000 eta 47.500 pezetaraino doa. Urteko abonua dela eta, gehieneko eta gutxieneko kuotak erkatzen badira, TAU Baskonia (Gasteiz) taldeko zaletuak dira berriro ere tarifa gorenak nozitzen dituztenak: 61.000 garestiena eta 39.000 merkeena. Pamesa Valencia-ko abonatuak ere dezenteko prezioa ordaindu beharko du goiko tarifan (55.000 pezeta), baina abonurik merkeenak (8.000) orekatzen du dirutza hori. Beste horrenbeste esan dezakegu Barcelona F.C. elkarteaz ere: liga osorako aulki batengatik 50.300 pezetatik 15.400 pezeta bitarteko alternatiba eskaintzen dio bezeroari; bazkide akziodunei abantailazko aukera polita ematen die: 40.000 pezetatatik 12.400 pezetara bitarte. Bi klub horietako urteko gutxieneko kuotak merkeagoak dira Lobos Caja Cantabria (18.000 pezeta) eta Forum Valladolid eta Malagako Unicaja (21.000 pezeta, bietan ere) elkarteetan baino. Hiru klub hauetako zaletuentzako kuota garestienak 35.000, 30.000 eta 34.000 pezetan daude, hurrenez hurren. Bide beretik doaz Murtziako Kiroldegiko abonu garestienak (38.000 pezeta); aulki apalena, berriz, 10.000 pezeta baizik ez da kostatzen. Real Madrid elkarteak ez du abonurik salgai jarri denboraldi honetan, kiroldegiz aldatu ondoren (Palacio de Deportes-etik Ciudad Deportiva-ra) zaletuek zer dioten zain. Partidako, sarrera 1.500 edo 2.500 pezeta kostatzen da. Futbol-taldeko bazkideek 500 pezetako beherapena dute. Partida bakarreko sarrerak alderatuz gero ere desmailak ikusten ditugu; atal honetan, harrigarria bada ere, abonurik garestienetakoak dituzte bi kiroldegietan (Araba eta Palau Blaugrana) txartelik merkeena (800 pezeta) eskaintzen zaio ez bazkide eta ez abonatu denari (Palau-n, interes urriko partidetan bakarrik). Murtziako kiroldegietan txartel merkeena 1.000 pezeta kostatzen da, 1.500 pezeta Unicaja-n (Malaga), Pamesa Valentziakoan, Real Madril eta Forum Valladolidekoan; Torrelavega-ko kiroldegian, 1.800 pezeta.

Partida bakarreko txartel garestienak: 4.000 pezeta La Fonteta-n (Valentzia) eta 3.500 pezeta Palau Blaugrana-n (interes handiko partidetan) eta Vicente Trueba kiroldegian (Caja Cantabria-rena). Azterturiko ACBko gainontzeko elkarteek 2.500 pezetaraino kobratzen dute, Arabakoak izan ezik, honek 3.000 pezeta kentzen baititu. Askatuak (LEB liga), Patronato (saskibaloiko Bigarren Maila), Portland San Antonio (eskubaloiko Asobal liga) eta Platges de Castello (areto-futboleko Ohorezko Maila) elkarteetako prezioak erkaketa honetatik kanpo utzi dira.

Nafar kiroldegiko prezio bakarra 17.000 pezeta da, urteko; Ciutat de Castello-ko urteko abonuaren batez bestekoa 5.000 pezeta da ( 4.500 pezeta merkeena eta 9.000 garestiena, tribunan), Askatuak eta Patronato-ko abonuak, berriz, 6.000 pezeta. Partida bakarreko sarrerak 700 pezeta kostatzen dira Castellon areto-futbola ikusteko eta 500 pezeta ("oparia") Bilbon, bigarren dibisioko saskibaloia ikusteko. Portland San Antonio-ren eskubaloia gozatzearren 1.500 (eserita) eta 1.300 pezeta (zutik) ordaindu behar dira partidako; 1.000 pezeta, berriz, LEB ligan Askatuak-en jokaldiak ikusteko.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto