Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Ia 210.000 espainiar -gazteak gehienak- joan zen iaz atzerrira atzerriko hizkuntza bat ikasi edo hobetzera.Ikasle horien familiak bi premisa sendotan oinarritzen dira: batetik, hizkuntzak jakitea ez dela langile baten edo langile-gai baten curriculumean elementu bereizgarria, beharrizan larria baizik, bi joera geraezin erakusten dituen merkatu honetan: nazioartekotzea eta lehiakortasunaren hazkundea. Bigarren premisa: edozein hizkuntza ikasteko prozesua asko hobetzen dela hizkuntza hori erabilera arrunteko den herrialdean behin edo gehiagotan "murgildu" ondoren.
Hemen jaso ditugun aukerak ohikoenak baino ez dira. Kasu guztietan bidaia eta asegurua prezioaren barruan dira. Prezioak orientagarriak dira eta zerbitzu mota hau eskaintzen duten enpresa nagusienen artean CONSUMERek egin duen galdeketa baten bidez lortu dira. Komenigarria da jakitea jarraian aipatzen diren alternatiba guztiek aldaketak eta konbinazioak egiteko aukera eskaintzen dutela. Erabiltzaileak eskatu behar dio enpresari programa "neurrira" prestatzea, bere espektatiba akademikoak ase eta ahalmen ekonomikoaren araberakoa izan eta alojamenduaren kalitatean, eta bidaia- eta mediku-aseguruaren estalduran prestazio egokiak lortzeko. HIZKUNTZA IKASTAROAK atzerrian Programa gehienek lau asteko iraupena izaten dute eta astean 20 hizkuntza-eskola eskaintzen dituzte. Prezioak:
BANAKAKO IRAKASKUNTZA IRAKASLEAREN ETXEAN Irakasleak bere etxean ematen dio eskola ikasle bakar bati (bertan bizi izango da ikaslea); horrek hizkuntzan erabat murgiltzea garantizatzen du. Hizkuntza batean sakondu nahi baina denbora askorik ez duten ikasleentzat bereziki pentsatua. Egonaldirik ohikoena 25 eskolako astebetekoa izaten da.
IKASTURTE AKADEMIKO OSOA Iraupen luzeko ikastaroa (ikasturte osokoa). Aukeratutako hizkuntzan maila ona lortzeko aukera emango dio ikasleari eta gainera, gai jakin batzuetan ezagutza akademikoa erdiesten du. Programaren lehen fasean hizkuntza-ezagupenak finkatzen jartzen da arreta berezia. Bigarrenean, hainbat ikasgairen arteko aukera egin dezake ikasleak. Ikasturte amaieran Nazioarteko Ikasketen Egiaztagiria jasotzen dute ikasleek, ikasturtean zehar landutako gaiak eta lortutako maila zehaztuta.
IKASTURTEA 15 eta 18 urte bitarteko ikasleentzat, bigarren hezkuntzako ikasturte bat atzerrian egin eta atzerriko hizkuntza indartzeko. Ikasketa hauek konbalidagarriak dira estatu espainiarrean, baina Hezkuntza Ministerioak eskatutako ikasgaiak gainditu egin behar dira. .
KANPALDIAK Kanpamenduetan hainbat ekintza eginez udan burutzen diren programak. Hizkuntzen eskolak eta kultura zein aisialdiko ekintzak bateratzen dituzte: arkeologia, arku-tiroa, saskibaloia, piraguismoa edo basoko miaketa, besteak beste. P>
FAMILIETAKO EGONALDIAK Klaserik gabe, adibide honetan (lau aste); baina familia batean egotea eta akademia edo eskola batean klaseak hartzea bateragarriak dira. Ikasleak familietan bizi dira eta bertan integraturik daude, etxeko gisa. Hizkuntza-maila bat izatea komeni da, etxekoekin ondo komunikatu ahal izateko. Atzerriko hizkuntzan hitz egiteko gaitasuna hobetu nahi dutenentzat hauxe da modurik egokiena.
AU PAIRS Lana eta ikasketak batera. Au pair-ak (neska gazteak izaten dira gehienetan) hizkuntzaren ezagutza hobetzen du etxean bizi eta umeak zaindu eta etxeko lanak egiten laguntzen duen bitartean (astean 30 ordu batez beste). Lan horren truke alojamendua eta diru ordaina jasotzen ditu (30.000 eta 45.000 pezeta artean hilean). Gutxieneko egonaldia 6 hilabetekoa izaten da. Izenematea: 30.000 eta 45.000 pta artean. (edozein herrialdetan).
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa