Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Ia 210.000 espainiar -gazteak gehienak- joan zen iaz atzerrira atzerriko hizkuntza bat ikasi edo hobetzera.Ikasle horien familiak bi premisa sendotan oinarritzen dira: batetik, hizkuntzak jakitea ez dela langile baten edo langile-gai baten curriculumean elementu bereizgarria, beharrizan larria baizik, bi joera geraezin erakusten dituen merkatu honetan: nazioartekotzea eta lehiakortasunaren hazkundea. Bigarren premisa: edozein hizkuntza ikasteko prozesua asko hobetzen dela hizkuntza hori erabilera arrunteko den herrialdean behin edo gehiagotan "murgildu" ondoren.
Enpresa espezializatuek urte guztian eskaintzen dituzten atzerriko hizkuntza-ikastaroak; baina udan izaten dute maukarik handiena. Urtero, uztaila iristean, 150.000 ikasle espainiarrek maletak egiten dituzte eta atzerrira joaten dira aukeratutako hizkuntza bertatik bertara ikasteko. Udako ikastaro hauek lau aste iraun ohi dute eta astean 20 ikastordu eskaintzen dituzte, 45 edo 50 minutukoa bakoitza. Udako murgiltze honen prezioa 200.000 eta 530.000 pezeta bitartekoa izaten da. Beste aukera bat, gaztetxoenen artean oso harrera ona izaten duena, kanpaldiak dira. Naturarekin harremanetan izaten dira eta nerabeak kultura edo aisialdiko ekintzak eginez praktikatzen edo hobetzen du bere hizkuntza-ezagupena. Ekintzok kanoa edo zaldiko ibilaldiak edo arku-tiroa nahiz arrantza izan daitezke. Beste formula bat irakasle batek etxean ikasle bakar bati eskaintzen diona izan daiteke. Zalantzarik gabe, eskolak ikaslearen behar eta ahalmenaren arabera diseinatzen dira eta horixe da abantaila. Gainera, irakaslearen etxean bizi izateak hizkuntzarekiko kalitatezko eta etengabeko harremana garantizatzen du. Baina, bistan denez, esklusibotasun eta eraginkortasun pedagogiko handi hori ordaindu egin behar da. Hizkuntza batean astebetez formato hau erabiliz erabat murgiltzeak 350.000 pezeta inguruko gastua dakar. Aukera hau baliagarri izan daiteke probetxu akademiko gorena bilatzen duten eta denbora gutxi duten ikasleentzat; eta diru arazorik ez dutenentzat, jakina.
15 eta 18 urte bitarteko 5.000 ikasle espainiarrek aukeratzen du urtero ikasturte osorako atzerriko ikastetxe batean matrikulatzea. Ikasle horien gurasoen badakite bigarren mailako ikasturte osoa atzerrian egitea hizkuntzan buru-belarri murgiltzea dela eta gainera, kultura, heziketa eta pertsona mailan hartzen den esperientzia ere baloratzekoak direla. Estatu Batuak da, CONSUMERek kontsultatu dituen iturrien arabera, ikasturte osoa egitera atzerrira joaten diren ikasle hauen %94ak aukeratzen duen herrialdea. Gainerakoek Errusuma Batua, Irlanda eta Frantzia aukeratzen dute. Aukera horretan zerikusi handia du estatu espainiarreko sistemarekin duen bateragarritasunak, ikasturteak arazorik gabe baliozkotzen baitira. Aski da Espainiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioak ezartzen dituen hamar ikasgaien artetik lau edo bost (ikasturtearen arabera) egitea. Horrelako programa bat aukeratzearen zailtasuna medio, guraso askok bidaia mota hau sustatzen duen enpresa bat aukeratzen du. Estatu Batuetan programa akademiko bat egitea, bidaia barne, 825.000 eta milioia inguru kostatzen da gaur egun. Baina 18 urtetik gorakoek ere badute hizkuntza ikasi eta bestelako programa akademiko bat bateratzeko aukera. Atzerriko Hizkutza Ikasturteak deiturikoetan, ikasleek nolabaiteko hitz-jarioa lortuko dute atzerriko hizkuntzan eta aldi berean, beste disziplina bat (negozioak, historia, ingeniaritza, filosofia, artea,...) ikasiko dute. Ikasturte amaieran egiaztagiria eta egindako ikasgaien txostena lortzen dira. Programa hauen iraupen luzeak (24 eta 34 aste bitarte) garestitu egiten du prezioa: ia bi milioi kosta daiteke Estatu Batuetan edo Frantzian.
Udako kanpaina hastear dagoen honetan, atzerrian ikastaroak antolatzen dituztenek, ikastaroak kontratatzerakoan arreta berezia jarri eta ahalik eta informazio gehien eskatzea gomendatzen diete guraso eta bestelako bezeroei, sorpresarik izan ez dadin. Antolatzaile hauen ustez, arazorik gehienak legez kanpo diharduten eta ikastaroak oso prezio baxuetan eskaintzen dituzten erakunde "piratek" sortzen dituzte. Ikastaro horiek ez dute garantiarik, kontraturik ez legezko estaldurarik eta bezeroek ez dute inolako erreklamaziorik egiteko aukerarik. Sektore honetako iturrien arabera, seme-alabak atzerrira bidaltzeko beldur diren guraso askoren mesfidantza, atzerriko herrialdetan azpiegitura egokirik edo behar adinako kalitate akademikoa aurkituko ote duten zalantza egiten duten guraso horien zalantza, besteak beste enpresa hauek eragin dute; enpresok sortu eta desagertu egiten dira egun batetik bestera, eta oso irudi eskasa uzten dute sektorean lanean diharduten enpresentzat.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa