Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Atzerrian ikastea: Hizkuntzak ikasten inbertitzea

Ia 210.000 espainiar -gazteak gehienak- joan zen iaz atzerrira atzerriko hizkuntza bat ikasi edo hobetzera.Ikasle horien familiak bi premisa sendotan oinarritzen dira: batetik, hizkuntzak jakitea ez dela langile baten edo langile-gai baten curriculumean elementu bereizgarria, beharrizan larria baizik, bi joera geraezin erakusten dituen merkatu honetan: nazioartekotzea eta lehiakortasunaren hazkundea. Bigarren premisa: edozein hizkuntza ikasteko prozesua asko hobetzen dela hizkuntza hori erabilera arrunteko den herrialdean behin edo gehiagotan "murgildu" ondoren.

Adituek diotenez, hizkuntza bat menperatzeko ez da aski ikastea; hizkuntza horretara ohitu beharra dago, hitz egin, entzun eta egun osoan zehar buruan izan. Ikasle eta langile asko bat dator pertzepzio honekin eta ekimenik koherenteena hartzen dute: atzerrian ikastea erabakitzen.

Baina bigarren hizkuntzaren erabileran trebatu beharra dutenek atzerriko herrialde batera joatea erabakitzen dutenean hasten dira konplikazioak. Eta eragozpenak ez dira aukeratu duten formatoaren prestazio pedagogikoen ingurukoak bakarrik: aukerak oso anitzak dira; ikasturte osoan familia ingeles, frantziar edo estatu batuar batean bizi izatetik hasi, edo akademia bateko ikasturte trinkoraino; edo hilabeteetan familia batean "au pair" gisa lan egitea, etxeko lanak egitearen truke familiarekin bizi eta diru apur bat jasotzea, ikasketak ordaindu ahal izateko.

Hainbat puntu izan behar da kontua, beraz: bidaia, ikastaroa eta alojamenduaren prezioa, egindako ikasketen baliozkotzea, alojamenduaren kalitatea, sor daitezen arazoen aurrean babestuko gaituzten aseguruak, ... eta gai horiez guztiez gogoeta egin beharra dago, aukeraketa arrakastatsu gerta dakigun.

Ingelesa, oraindik ere izarra

Atzerriko Ikastaroak sustatzen dituen elkartearen, Asociación Española de Promotores de Cursos en el Extranjeros (ASEPROCE) delakoaren hitzetan, Errusuma Batua eta Irlanda aukeratzen dituzte oraindik batez ere lehen aldiz kanpora joaten diren ikasleek eta bigarren irteeran, berriz, Estatu Batuak edo Kanada aukeratzen dute. Ezbairik gabe, eta ez gara gauza berririk esaten ari, ingelesa da hizkuntza izarra oraindik. Hala ere, Shakespeareren hizkuntzari lehiakideak ari zaizkio sortzen eta Frantzia eta Alemania, adibidez, gero eta gehiago aukeratzen ditu jendeak bigarren hizkuntza ikastera joateko. Edozein eskariren aurrean, merkatuak erreakzionatu egiten du eta hala gertatzen da kasu honetan ere.

Gaur egun enpresa ugari dago atzerrian ikasi ahal izateko egin beharreko tramite guztiak lotzeaz arduratzen dena. Alojamendua bilatu, ikasketa zentruak eskaini eta kultura- eta kirol-ekintzak eta gainerako zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzte. Eskaintza zabala da eta ikastaroak ikasle bakoitzaren beharrizan konkretuetara nahikoa egokitzen direla esan daiteke.

Ume, gazte eta helduentzako programak aurki daitezke merkatuan, esperientziadun nahiz berrientzat, kirola maite dutenentzat, exekutiboentzat, unibertsitateko ikasleentzat... Programa motaren arabera, modu batekoa edo bestekoa izango da alojamendu sistema ere: erresidentzia, ikastetxe nagusia, etxebizitza, kanpamendua edo familia. Azken hori da aukerarik ohikoena. Itxura denez, familia baten barruko eguneroko bizitzan gertatzen diren egoerek, hizkutzaren ezagupena hitz, esamolde eta esaeraz aberasteaz gain, etengabe hizkuntza praktikatzera animatzen eta ia behartzen dute ikaslea.

Diru kontua zerk garestitzen duen

Ikastaroaren iraupena, eskolak ematen dituen zentrua, alojamendu mota eta erregimena, ekintza osagarriak eta bidaia dira atzerrian hizkuntza bat ikasteko programa hauen prezioan eragiten duten faktore garrantzitsuenak. Ez da gauza bera, adibidez, bigarren hezkuntzako ikasturte bat Irlandako ikastetxe elitista batean egitea edo Frantziako eskola publiko batera joatea. Hala ere, itxura batean antzeko ezaugarriak dituzten urtebeteko kurtso biren artean 700.000 pezeta arteko aldea egotea ez du eskaintzen den zerbitzuaren kalitateak bakarrik eragiten. Batzuetan, ekonomikoki oso erakargarri diren eskaintzak ez dira praktikan hain erakargarri izaten. Sorpresa desatseginak ebitatzeko, ezinbestekoa da kontratatu nahi den paketean sartzen diren zerbitzuak ondo zehaztu eta argitzea. Normalean, prezioaren barruan ez dira sartzen aireportutik alojamendu lekurako garraioa, eta aurreikusi gabeko 5.000 eta 20.000 pezeta arteko gastua sor daiteke bidaiako. Aseguruen gaian ere arreta berezia jarri beharra dago. Ikastaroaren prezioaren barruan asegururik ez badago, kontratatu egin beharko da. Beti da ona bidaia aseguruarekin egitea, baina gainera, Estatu Batuetan, Kanadan edo Australian derrigorrezkoa da hara ikastera doazenentzat. Primaren kopurua asteko 1.000 eta 2.000 pezeta artekoa da egonaldi laburretan. Egonaldia ikasturte osokoa bada, kostua 48.000 eta 80.000 pezeta artekoa izango da, herrialdearen arabera. Ordainketa garestiak dira, ikus daitekeenez. Agentziaren batek "estren" artean zerbitzuak tramitatzea sartzen badu ere ez dugu harritu behar, enpresa askok ez baitituzte horien hasierako eskaintzan sartzen. Inskripzio gastu horiek 25.000 pezeta inguru kosta daitezke, hasieran ordaindu beharreko prezioaz gain.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto