Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Izokin keztatu ontziratua: Egoera sanitarioa eta kontserbazioa, hurrengorako zintzilik

Laburbilduz

  • Oraingo xedea hutsean ontziratu eta xerretan ebakitako izokin keztatua aztertzea izan denez, 100 gramoko zortzi lagin aukeratu dira, horien prezioak 299 pezetatik 547 bitartera zihoazela.
  • Izokina balio handiko elikagaia da, nutrizioaren ikuspegitik baina hipertentsioa edota kolesterol-tasa garaiak nozitzen dituztenek neurriz kontsumitu behar dute. Beste arrain urdinek ez bezala, izokinak gantza, hein handi batez, saturatua du; bestetik, kolesterol-ekarpena handia da, txerriki edo txahalkiarenetik hurbil dagoelarik.
  • Azterturiko laginetatik bostek garrantzi desberdineko hutsune sanitarioak aurkezten zituzten, larritasuneraino iristeke. Izokin keztatuaren kontserbazioa ere hobetzeko modukoa zen beste bostetan.
  • Produktu erdi-fresko honek ongi bete behar dituen baldintzak -inolako egospenik gabe kontsumitzen denez, germenik balu kontsumitzaileak bere hartan irentsiko lukeela kontuan izaki- osasun-kalitatea bermatuko duen lantze-prozesua eta freskotasun- eta kontserbazio-egoera egokia segurtatzea eta, era berean, keztatua egin ondoren eta kontsumitu arte, hotz-katea mantentzen dela bermatzeko moduko prozesuak osatzea litzateke.
  • Dastaketan notablera ez da laginik iritsi, lau aprobatuan geratu dira eta Benfumat-ek suspentsoa merezi izan du. Lagin batzuek zaporea zuten pattala, beste batzuek lurrina, hainbatek ahoko ukitua, etab.
  • El Rey Vikingo da kalitate-prezio erlaziorik egokiena: merkeena izaki, organoleptikoki (kolorea, zaporea, lurrina, ukitua) hoberena bezain ona da bera eta gatz gutxien daukana da. Bere egoera sanitarioak, gainera, ez du akatsik.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du