Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Pasta lehorra: spaghetti arruntak eta arrautzadunak: Merketik, aukera egokia

Laburbilduz

  • Hamar lagin spaghetti aztertu dira, horietako bost, arruntak (Río, Ardilla, Gallo, La Familia eta Barilla), eta beste bostak, arrautzadunak (Ardilla, Barilla, La Familia, Gallo eta El Pavo). Pisu garbia 250 eta 500 gramokoa delarik, hezetasuna %10etik gertu dago. Balio energetikoa, azkenik, 360 kaloria inguru da, 100 gramoko.
  • Spaghetti arrunten prezioa 170 eta 284 pezeta bitartean dabil (kiloko), hau da "arrautzadunak" baino merkeago, hauen kostua 356 eta 435 pezeta bitartean baitabil, kiloko.
  • Kolesterola spaghetti arrautzadunetan bakarrik atzeman da: 100 gramoko, 75 miligramotik (Gallo) 126 miligramo bitarte (Barilla). Bi spaghetti-mota horietako nutrigai behinena karbohidratoak dira (%69- %75) eta ohiko pastan ugariago dira "arrautzadunean" baino; honakoak, aldiz, proteina eta gantz gehiago ditu.
  • Barilla, Gallo, Río eta El Pavo dira etiketan nutrizio-balioei buruzko informazioa ematen duten lagin bakarrak, baina Río eta Gallo markako fabrikatzaileek adierazten duten gantz-ekarpenaren bi halako da benetako kopurua.
  • Dastaketan, Río, Gallo eta La Familia marketako spaghetti arruntek seina puntu eraman zituzten bitartean, gainerakoak 5ean geratu ziren. Kalitate-prezio erlaziorik egokiena, ohiko pastetan, Río (merkeenak, 170 pezeta kiloko) markak eskuratu du eta "arrautzadunetan" Ardillak: bigarren merkeenak (372 pezeta kiloko).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du