Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Ibiltzeko alokatu zuen zalditik erortzean izan zituen kalteen ondorioz, emakume batek auzitara eraman zuen zaldiaren jabea eta haren aseguru etxea. Emakumearen ustez istripuaren erruduna animaliaren jabea zen, jendeak erabiltzeko zituen zaldiak ez zaintzeagatik. Epaitegi Gorenaren ustez, 1998ko urriaren 16ko epaian hala jasotzen baita, zaldian ibiltzeak ez du ohiz kanpoko arriskurik sortzen, ibiltzen ez dakienarentzat izan ezik. Zaldia alokatuta ekitazioan ibiltzeak sor daitezken arriskuak onartzea dakar erabiltzailearentzat, beti ere zaldiaren egoerak arrisku handiagorik sortzen ez badu.
Kasu honetan, ibilbidean zehar ez zen aparteko ezer gertatu, zaldia ez zen zoratu, ez zen aparteko arriskurik eta zelak ere ez zuen akatsik. Ondorioz, Epaitegiaren aburuz zaldizkoak bereganatu egin behar du arriskua. Esandakoagatik, epaitegiak ezetsi egin zuen emakumearen errekurtsoa.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa