Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Erabiltzaile batzuk auzitara eraman zuten euren etxebizitzen promotorea, etxeek hainbat akats zituztelako. Aurkeztutako txostenen arabera, eraikuntzaren kalitatea normalaren oso azpitik zegoen eta akats horiek etxeen aurri funtzionala eragin zuten, bizigarritasun baldintzarik ez betetzera iritsi arte.
Promotoreak zioen bezala arkitektua eta aparejadorea auzitara eraman ez ziren arren, Epaitegi Gorenak, azaroaren 20 epai bidez, erantzukizuna solidarioa dela uste du, eta beraz, ez da beharrezkoa kaltea eragiten parte hartu dutenak ere auzitara eramatea. Epaitegiak dio promotorea eraikuntza-akatsen erantzule dela, obra bere probetxurako egin denez. Gainera dio kontsumitzaileek bere prestigio komertzialean sinitsi dutela eta eta berak aukeratzen dituela kontratista eta teknikariak. Bestelako irizpideren bat hartzea erosleak babesik gabe lagatzea litzateke.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa