Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Medikua ez zen azaldu amona gaixotzean

  Pertsona batek mediku bat eta Nafarroako Gobernua auzitara eraman zituen bere amona larrialdi zerbitzuen bitartez behar bezala ez atenditzeagatik. Medikuaren laguntza eskatu zuen telefonoz eta medikuak botika bat gomendatu besterik ez zion egin, gaixoa ikustera joan gabe. Gaixoa larriago jartzean, bilobak SOS telefonora dei egin zuen berriro eta zerbitzu hori medikuaren bilagailura mezua pasatzen saiatu zen, baina ez zuen erantzunik jaso. Azkenean gaixoaren etxera joan zen medikua, injekzio bat jarri zion eta berehala, hil egin zen andrea.

Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiak, 1998ko urriaren 20 epaian, egintza horiek utzikeria adierazten dutela uste du. Epaitegiaren iritziz medikuak lehen deia jasotzean joan behar zuen gaixoaren etxera, eta ondorioz, bere jokaera ez da mediku-praktika zuzenari dagokiona. Kasu honetan, adituen txosten bidez medikuaren utzikeriaren eta gaixoaren heriotzaren artean zergati-eragin harreman zuzena dagoenik esan ezin den arren, (medikua berehala joan izan balitz ere seguruenik hil egingo baitzen) Epaitegiak hildakoaren bilobari kalte moralagatiko ordaina ematera zigortu zituen sendagilea eta Nafarroako Gobernua. Izan ere, behin eta berriz laguntzarik gabe utzi izanaren eta kalte moralaren artean harremana baitago, eta beraz, familiakoen artean betirako geratu baita gaixoak behar zuen arreta jaso izan balu bizirik aterako ote zen zalantza.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du