Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Erabiltzaile batzuk Gas Natural Castilla y León enpresa salatu zuten gas horniduraren kontratuko klausula bat zela bide. Klausula horren arabera, kontratazioaren ondoriozko administrazio-gastu kontzeptuan eta zerbitzuaren lotura egin aurretik barne-instalazioak ikuskatzeko gastuengatik hainbat kopuru fakturaretzen zitzaizkien bezeroei.
Busgosko lurralde auzitegiaren ustez, 1998ko irailaren 1eko epaian jasotzen duenez, bistakoa da klausula baldintza orokor bat dela eta enpresak bere aldetik idatzi du. Horrez gain, ez da argia eta ez du administrazio-organu eskudunak baimendu, Errekaien Zerbitzu Publikoaren Erregelamendu Orokorrak ezartzen duen moduan. Administrazio aginpidedunaren baimenik ezak indargabetu egiten du besterik gabe klausula eta ondorioz, Gas Natural Castilla y León erabiltzaileei eskatutako kopuruak eta interesak itzultzera behartzen du.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa