Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaile batzuk eraikin bateko berrogeita bi etxebizitza erosi zizkioten promotore-eraikitzaileari. Salerosketako 42 kontratuetan, erosleak sotoan aparkaleku plaza bat erabiltzeko eskubidea izango zuela zioen klausula jasotzen zen. Plaza horrek akotatua eta hogeita hamabost metro karratu eraiki baino zertxobait handiagoa izan behar zuen. Azkenean 25 aparkaleku baino ez ziren egin eta ez agindu bezala 42.
Erosleek demanda jarri zuten promotorearen aurka, falta ziren 17 plazak egitea, edo materialki ezinezko izanez gero, horiek ordaintzea eta egindako kalteagatiko kalteordaina ere eskatuz. Epaitegi Gorenak, 1998ko urriaren 9ko epaian, ontzat hartu zuen kontsumitzaileen eskaera, promotoreak kasu honetan kontratua bete ez zuelako, garaje-plaza ematea ez baitzen hitzartutako moduan egin. Horrez gain, Epaitegiaren ustez ezinbestekoa da aparkaleok berezko funtziorako egokiak izatea, eta beraz, hauen neurriak eta elementuak garajeen erabilpen normalerako behar adina maniobra egiteko modukoak izatea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa