Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Kirurgia estetikoko ebakuntza baten ondorengo akatsak

Duela hiru urte kirurgia estetikoko ebakuntza egin zidaten, goiko eta beheko betazaletako poltsak kentzeko. Ebakuntzaren ondoren zenbait arazo izan nuen, baina zirujauak krema hidratatzaile bat eta bostekoa eman zizkidan eta amaitutzat eman zuen kontua. Gaur egun "akatsak" ditut eskuineko begiko goiko betazalean eta ezkerreko behekoan. Beste zirujau batengana joatea erabaki dut kaltea konpontzen saiatzeko, baina aurrez erantzukizunak eskatzeko abokatu batengana joatea gomendatzen didate, ebakuntza garestia baita. Zalantzan nago: ez dut egindako ebakuntzaren fakturarik; bai ordea eritetxekoa, ebakuntzaren aurretik ateratako argazkiak eta zirujauak ebakuntzaren ondoren egindako errezetak. Ez dakit hainbeste denbora pasa eta gero ezer erreklamatzerik izango dudan.

  Printzipioz, beste zirujau baten kontsultan abokatua hartzea gomendatu badizute, gure ustez, baliteke betazaletako "akatsak" deitzen dituzunak lehen zirujauaren okerreko lan baten ondorio izatea eta zirujau hark lanbideko pauten arabera ez jokatu izana. Hala bada, eska ezazu medikuaren txostena. Bestalde, fakturarik ez izan arren, badituzu lehen zirujauarekin izandako harremana frogatzeko beste bide batzuk. Eritetxeko faktura eta errezetak adibidez, agiri dokumentalak baitira. Gainera, epaiketan beste froga batzuk ere erabil daitezke, hala nola zirujauaren beraren aitorpena, lekukoena, eta eritetxean egin zizuten ebakuntzaz jasota egon daitezkeen agiriena. Pasatako denborari dagokionez, kontratuko erantzukizuna planteatzea komeni da, hamabost urtera iraungitzen baita. Zirujau estetikoak emaitza batzuk lortzeko betebeharra duela ezartzen duen jurisprudentzia duzu zure alde eta horrek, bilatzen den hobetze estetikoa lortzeko garantia handiagoa eskatu ahal izatea dakar.

Zirujauak ebakuntza egin aurretik eman zizun informazioak ere garrantzi handia izango du; informazio osoa, egiazkoa e.a. eman ote zizun jakiteak, alegia. Baliteke abokatua hartzea komeni izatea, frogak, txostenak eta pleituan dituzun aukerak baloratu ahal izateko, besterik ez bada ere.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du