Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Eraikitzaileak kontratua subrogatzera behartu baten ondorengo akatsak

Etxebizitza berri bat erosterakoan, diru kopuru bat eman nuen erreserba gisa. Orain, salerosketako kontratu pribatua egitean, eraikitzaileak obra egiteko eskatu zidan mailegua subrogatzea agintzen duen klausula aurkitu dut. Baina nik ez dut horrela lan egin nahi. Diru kopuru bat eman nahi nuke, horrela mailegua gutxitu eta amortizazio-gasturik ordaindu beharrik ez izateko. Uko egin al diezaioket kontratu hori sinatzeari? Nola jardun behar dut?

  Saia zaitez promotorearekin ados jartzen, mailegua bertan behera utz dezan, adibidez. Jakinarazi -ahoz lehenik eta idatziz eta behar den bezala ondoren- subrogazioak kaltetu egiten zaituela eta baldintza hobeak dituen kopuru txikiagoko beste mailegu bat lortu nahi duzula. Baina pauso hori eman aurretik, azter ezazu ondo ekonomikoki benetan interesatzen zaizun. Ikuspegi juridikotik, erosleari maileguaren subrogazioa derrigorrez ezartzen dion klausula hori abusuzkoa -eta beraz baliogabea- izan liteke, ohiko praktika den arren. Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta Kontratazioko Baldintza Orokorrei buruzko Lege berriaren arabera, kontsumitzaileak merkatuko baldintzarik onenak aukeratzeko duen eskubidearen aurka doa klausula hori. Gainera, etxebizitzaren prezioa handitzen duen betebehar osagarri bat ere sortzen da. Horrenbestez, kontraprestazioen oreka justua hautsi egiten da eta beraz, fede onaren kontrakoa izango litzateke. Eskatu gabeko osagarriak inposatu direnean eta hauen prezioa arrazoizkoa ez denean, ez da fede onik izaten.

Beste erremediorik ez baduzu, kontratua sinatu beharko duzu, maileguan subrogatu, mailegua baliogabetu eta interesgarriago bat kontratatu. Hortik aurrera, erreklama iezaizkiozu saltzaileari subrogazioak eta baliogabetzeak sortu dizkizun gastuak, lehenik epaitegiz kanpo eta bide judizialetik gero. Gehien interesatzen zaizuna kontratua ez sinatzea bada, eska ezazu aurrez horren ondorioei buruzko informazioa, "erreserba" gisa aurkeztutako kopurua galtzea izan baitaiteke ondorioetako bat.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du