Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Lore lehortuak: Badute beren xarma

Loreak lehortzea ez da gaur egungo teknika, azken urteotan gure etxe, bulego eta abarretan era honetara egindako apaingarri eta loresorta ugari ikusten dugun arren. XVII.

  Mendean ere bazegoen loreak lehortzeko ohitura. Lehortu ondoren zorrotxoetan gorde eta usaina emateko erabiltzen ziren, arropa zuriaren artean jarrita.

Lorategirik ez baduzu

Naturak lore, adar, goroldio eta frutu ugari ematen du lehortzeko. Urte guztian zehar, etxea apaintzeko balio izango diguten landare eta lore ugari bil dezakegu gure ibilaldietan. Baina batez ere, udaberrian hazten dira zelaietan eta bide bazterretan arraukak, oloa, mitxoletak, hirusta, kamamila e.a. Lehortzeko interesgarrienak gramineo motakoak izaten dira (belarrak eta lastoak). Leku heze eta lokaztietan, berriz, ihiak, errosazeoak edo lezkak aurkituko ditugu.

Sorta lehorrak egiteko landare eta loreak eguraldi lehorra denean bildu behar izaten dira, guztiz ireki aurretik, eta ahal dela, goizaren amaiera aldera, ihintzaren hezetasuna lehortu ondoren.

Euria egin duelako lore bustiak batu badituzu, sar itzazu uretan ontzi batean, lehortu arte. Ez da sekula lore edo adar bustirik lotu behar, usteldu egin baitaitezke. Basoan aurkitutako hostoak oso elementu garrantzitsuak izan ohi dira sorta dotoreak osatzeko eta gehienetan konposizioen oinarria izaten dira. Hostorik ohikoenak tuia, altzifre, urki, pago eta astigarrarenak izaten dira. Udazken eta neguko sortak egiteko erabiliko ditugu, baita Eguberrietako apaingarriak prestatzeko ere. Gaztainak, pagoak, ezpelak eta astigarrak ondo gordetzen dituzte hostoak lehortzean. Iratzeak etzanda lehortu behar dira, kiribil ez daitezen. Hurritza, urkia eta zume negartia oso estimatuak izaten dira, hostoen originaltasuna dela eta.

Lorategia izanez gero

Lorategia baduzu, berriz, landare mota ugari hazi eta bildu ahal izango duzu bertan. Zeuk hazitako landareekin osatutako konposizioak egin ahal izango duzu, eta lorategia jantzi ondoren, etxea apaintzen ere lagunduko dizute. Hona hemen landare mota batzuk:

Bizikorrak:peonia, hortentsia, milorria, izpilikua, ekialdeko mitxoleta, zaldi ezproia eta larrosen familia osoa. Ezin ahaztu gainera gramineo apaingarriak, Panpetako belarra eta Miscanthusa. Urterokoak:mila koloreko barietate zabala eskaintzen dute. Hazteko errazena: estatize, betibizia, akroklinioa, kurkubia eta kalendula. Estatize edo paperezko lorea, bere muluaren itxuragatik eta kolore urdin, malba, arrosa, hori edo zuriari esker, sortetako elementu nagusi izan ohi da, gramineoekin nahasi. Erraboilak:

hazten eta biltzen errazak dira. Lehortzeko, borladun daliak, gladioloak eta baratxuri apaingarria erabiltzen dira gehien.

Landare usaintsuak:ereinotza, ezkaia, menda, erromeroa eta salbia freskotan erabiltzen dira, baita lehortuta ere. Sorta usaintsu politak osatzen dituzte eta poupurrietan ere erabiltzen dira. Erraz hazten dira eta lorategi txiki apainak osatzen dituzte leihoetan ere. Ereinotza eta erromeroa babestu egin behar dira izoztetik.

Loreak nola lehortu (nabarmenduta)

Loreak lehortzeko metodorik ezagun, erraz eta merkeena kanpoan lehortzea da. Eguzkiak jotzen ez duen leku fresko eta aireztatua behar da, garajea edo mandioa esaterako. Hainbat soka ezarriko dugu, bertatik loreak (sorta txikitan edo banaka) buruz behera zintzilikatzeko. Estatize, milorri, larrosa, dalia eta karduei zurtoinaren beheko aldeko hostoak kentzen zaizkie zintzilikatu aurretik. Buru astuna edo zurtoin ahula duten zenbait loretan (betibizi, larrosa nano, artaburu e.a.), alanbrezko zurtoina ezartzea komeni izaten da eskegi aurretik. Gramineoak eta izpilikua oso egokiak dira etzanda lehortzeko, ohol edo paper baten gainean jarrita. Panpako belarrak eta lezkak oso ondo lehortzen dira pitxarrean; baina aurrez lakaz zipriztindu behar izaten dira, aleak ondo itsatsita geratu eta lehortzean eror ez daitezen.

Lehortzeko beste era bat silizezko gatzez eta boraxez deshidratatzea da (loreak eta hostoak kaxa batean jarri eta produktu horiekin estalita). Glizerina ere erabiltzen da (landareetan ura ordezkatzen du kontserbakari honek: kolore arrea edo kakia hartzen duten adar eta hostoak lehortzeko erabili ohi da).

Prentsa erabilita ere lehortu ohi dira loreak; liburua da modurik ezagunena. Loreak, elkar ukitzen ez dutela paper lehorgarri artean jarri eta liburu lodi baten barruan sartzen dira. Beste teknika bat, landuagoa eta lore gehiago lehortzeko aukera ematen duena, prentsa bidez lehortzea da. Prentsa erabiliz lehortutako loreak ez dira egokiak izaten sortak egiteko, zapalegi geratzen baitira. Koadroak egiteko, opari-kaxak apaintzeko edo ezkontza-sortak markoan jartzeko baliatzen da batez ere teknika hau. Loreak lehortu eta askotan berehala erabiltzen ez direnez, gorde egin behar izaten dira. Lore lehorrak egoki kontserbatzeko armairu zahar batean gordetzea izaten da onena; sortak esekilekutik zintzilik jarrita eta loreak, kaxatxoetan izen eta guzti gordeta, erraz aurkitu ahal izateko.

  • Basoan edo zelaian zaudenean, errespeta itzazu landare eta lore babestuak eta utzi naturari bere bidea egiten.
  • Lore eta landareen osagarri gisa, ez ahaztu goroldio, azal, fruitu eta pinaburuak biltzea.
  • Zuen ingurunean mahastirik bada, bil itzazu haien xirmenduak, Pazko-apaingarri bikainak egiteko balio izango dizute eta.
  • Lore garaian zehar lorategia biluzik ez uzteko, landa itzazu lore bizidunen artean urteroko loreak eta udako erreboilak.
  • Lan ona egin ahal izateko, ezinbesteko da material egokia izatea. Hauexek dituzu oinarrizko tresnak: labana, artazi parea, moztailea, matxarda eta goroldio sintetikoa.
  • Material bereziagoa: errafia, alanbrea, lorazaintzako zinta, lore-argizaria, kola-pistola, aerosol pintura, berniza eta zinta eta oihalak.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto