Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haurtzaindegiak: Denak ez dira berdinak: 5etik 24 ume bitarte hezitzaile bakoitzeko

Guraso eta hezitzaileak bat datoz orain: aurreneko hilabeteetan umea zaintzeko erak, gerora, gizaki horren trebakuntza eta sozializazioan, berebiziko eragina izango du

Era askotako ordutegiak

Eskola pribatuetako eguneroko batez besteko ordutegi erabilgarria 11 ordu eta 15 minutukoa da, hots, publikoetan baino ia bi ordu eta erdi gehiago, batenaz beste. Hirien arabera, aukera zabalenak Malagan eskaintzen dira, bertako ordutegi baliagarriak 11 ordu baino gehiago irauten duelako. Batez besteko ordutegi erabilgarri urriena Valentzia eta Iruñeakoa da (9 ordu eta erdi), eta Alacantekoa (8 ordu eta 45 minutu).

Matrikulazioei goazkiela, zentro guztiek ez dituzte onartzen oraindik lau hankatan ez dabiltzan haurrak. Lautik batek ez ditu jasotzen baina Donostia, Madril eta Bilbon bisitatu diren zentro guztiek onartzen dituzte. Gasteiz eta Castellóko zentroen %63ak bakarrik sartzen ditu horrelako umeak eta Valentzia eta Logroñon erdiak kalean geratzen dira. Sektore pribatua, alor honetan, publikoaren aurretik doa, oraindik lau hankatan ez dabiltzan haurrak zentro pribatuen %84ak onartzen dituen bitartean, publikoen %68ak bakarrik jasotzen dituelako.

Ikaskuntzan zehar haurren bilakaera ezagutzea kezka latza dute guraso askok. Egun, hala eskatzen duten aitamei hezitzaileek inolako eragozpenik gabe ematen diete alor horri buruzko informazioa baina, halaz ere, ohartarazpen horiek idatzizko txostenetan jasotzea omen da bide egokia, jarraipena ahalik eta zehatzena izan dadin.

Nolanahi ere, haurtzaindegietako %33ak bakarrik (publikoen %26ak eta pribatuen %37ak) egiten du horrelakorik hilean behin gutxienez, gurasoek berariaz eskatzen ez badute. Bartzelona eta Donostian bisitatu diren zentro guztietan bakarrik ematen da maiztasun horrekin informazioa. Zerbitzu hau murritzagoa da Gasteiz eta Valentziako haurtzaindegien %14raino eta Madrilen %9raino.

Emaitza pattalena, ordea, Santander eta Malagan batu da: bisitatu diren haurtzaindegietatik bakar batek ere ez die seme-alaben aurrerakuntzei buruz idatzizko informaziorik ematen, hilean behin bederen, gurasoei.

Elebakartasuna, nagusi

Bi eta hiru hizkuntzatako hezkuntza-ereduen (zentro guztien %23an eta %3an bakarrik aplikatzen dira hauek) gainetik, espainolezko irakaskuntza elebakarra da nagusi, nabarmen, haur-eskola publikoetan. Ikaslea eta hezitzailearen arteko komunikazioa espainolez bakarrik gauzatzen da Castelló, Iruñea, Logroño, Madril, Malaga eta Santanderen bisitatu ditugun haurtzaindegi publikoetan; Gasteiz eta Bilbokoetan euskara ere erabiltzen da. Irakaskuntza pribatuari dagokionez, Iruñea eta Malagako zentroek eskolak gaztelaniaz soil-soilik ematen dituzte. Bilbon bisitaturiko haurtzaindegi pribatuen %63an eta Donostia eta Valentziakoen %60an, berriz, elebitasunaren aldeko apustua egina dute. CONSUMERek Bartzelonan ikuskaturiko haur-eskolak ditugu nabarmentzekoak: horietako %60ak elebidunak dira eta %40an, azkenik, hiru hizkuntzatako (katalanera, inglesa eta espainola) ereduari heldu diote.

Jantokirik bai?

Haurrak lehenbiziko urteetan hartzen duen elikadura erabakior gertatzen da hazkuntzan. Haurtzaindegi gehienek janari-zerbitzua eskaintzen badute ere, Gasteiz, Bilbo, Alacant, Valentzia, Logroño eta Santanderen bisitaturiko zentro guztiek ez dute aukera hori eskaintzen. Bizkaiko eta Errioxako hirietan izan ezik (bertako haurtzaindegi publiko guztiek dute jantokia), hutsune hau publikoetan jazotzen da, nagusiki. Ez da horrela gertatzen Castelló, Donostia, Iruñea, Madril, Malaga eta Bartzelonan, hiriotan ikuskatu diren sare publikoko zentro denek zerbitzu hau baitute martxan. Donostia, Castelló, Malaga eta Bartzelonan bisitatu diren haurtzaindegi guztiek ematen dute merienda. Gasteiz eta Valentziakoen erdiek bakarrik eskaintzen dute zerbitzu hori.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto