Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haurtzaindegiak: Denak ez dira berdinak: 5etik 24 ume bitarte hezitzaile bakoitzeko

Guraso eta hezitzaileak bat datoz orain: aurreneko hilabeteetan umea zaintzeko erak, gerora, gizaki horren trebakuntza eta sozializazioan, berebiziko eragina izango du

Ezin prezioak erkatu: kontu txarra

 Langileen prestakuntza eta haurren asistentziaren kalitatea umearen aurrerakuntzan hil edo bizikoak diren arren, guraso asko saiatzen dira hautatu duten haurtzaindegiko tarifa ahalik eta merkeenak izan daitezen, noski. Haurtzaindegietako prezioen azterketak erakusten duenez, tarifetako irizpideak arrunt desberdinak dira, faktore askoren emaitza baitira: eskola publikoa ala pribatua den, umeak zentroak zenbat ordu ematen duen, bertan bazkaltzen duen, besteak beste. Pribatuetako prezioak aztertzeko, CONSUMERek abiapuntu hau hartu du: gosaldu, bazkaldu eta meriendatuz (zentroak zerbitzu hauek eskaintzen baditu) jardunaldi osoa bertan pasatzeko seme-alaba matrikulatu duten gurasoek ordaindu beharreko kopurua erreferentzia harturik, hiri bakoitzeko haurtzaindegietan emaniko ordubetearen batez besteko kostua, alegia.

Honelakoetan, Bartzelonako pribatuek dute tarifa garestienak (227 pezeta orduko, batez beste), ondotik Alacantekoak (214 pezeta) eta Malaga (201 pezeta) datozela. Merkexeago gertatzen dira Madril (188 pezeta) eta Valentziakoak (168 pezeta); eskalaren erdigunea Donostia (154 pezeta orduko), Iruñea (149 pezeta) eta Gasteizen (148 pezeta) aurkitu dugu. Merkeenak Santander (132 pezeta), Bilbo (131 pezeta), Castelló eta Logroñokoak (115 pezeta inguru) dira.

Garrantzizkoena, ordea, beste kontu bat da: haurtzaindegiko prezioen eta asistentziaren kalitatearen (hezitzaileen kopuruaren eta horien koalifikazio akademikoaren, ordutegiaren edo oraindik ere lau hankatan ez dabiltzan haurrak matrikulatzeko aukeraren arabera neurtuz) artean erlazio zuzenik ez dago. Bartzelonako zentro pribatuek, adibidez, garestien gertatzen badira ere, irakasle bat dute bederatzi ikasleko, batez beste. Ratio hau 10 eta 11 haurretara iristen da Alacant eta Malagako haurtzaindegi pribatu garestietan ere. Logroñokoak, aldiz, merkeago dira langile gehiago duten arren (8 ikasle hezitzaile bakoitzeko). Kontrajarrera, ordea, Castellón dugu: hiri honetan, pribatuek eskaintzen dute batez besteko bigarren prezio merkeena, profesional-talde murritzago baten lepotik (13 haur hezitzaileko).

Haurtzaindegi publikoetako tarifak

Udalen, diputazioen edo erkidego autonomoen menpe dauden 40 haurtzaindegitako prezioak ere konparatu dira. Tarifen konplexua ikusirik, janari-zerbitzua sartuko balitz, haur batengatik hilean ordainduko liratekeen gutxieneko eta gehieneko prezioak xedatzea deliberatu da.

Administrazioak darabiltzan era guzti-guztietako irizpideak balioetsi ondoren (baldintza sozioekonomiko eta familiarrak, haurren adina, zentroan zenbat ordu ematen duten, haurtzaindegi horretan beste seniderik ba ote dagoen, janari-zerbitzuaz baliatzea, etab.) kasu bakoitzean aplika litezkeen prezioak asko direla eta, bestetik, azalean behintzat, erakundeek gurasoen beharretara egokitu nahi dutela egiaztatu da. Bisitatu ditugun udal- haurtzaindegiei begira (lau Gasteiz eta Donostian, hiru Bartzelonan, bi Alacanten eta bat Logroño, Iruñea, Bilbo, Valentzia eta Malagan), azpimarratzekoa dugu Malagako zentroak dohainik eskaintzen duela zerbitzua; baina bertan sartu ahal izateko, sozioekonomi eta famili egoera larrietan dauden haurrei lehentasuna ematen dieten onarpen-eragozpenak gainditu behar dira. Era berean, Araba, Gipuzkoa eta Errioxako hiriburuetako udal haurtzaindegietan ordainketarik ez egiteko aukera ere hartzen da kontuan. Udal batzuek, ahalbide urriak dituzten gurasoak gutxien-gutxieneko tarifak ordain ditzaten behartzen dituzte: Bartzelonan 3.725 pezeta hilean; Alacanten, 5.600 pezeta eta Iruñean, berriz, 10.000 pezetatik gora. Aukera hau Valentzia eta Bilbon ere eskaintzen da, baina prezioa finkoa da bietan: 4.350 eta 6.000 pezeta. Halarik ere, diru-kopuruok ezin ordainduzko gertatuko balitzaizkie aipaturiko bost hiriburuetan bizi diren familiei, Administraziora jo dezakete (Gizarte-Zerbitzuetara, gehienetan), kasua aztertu eta haurtzaindegi publikoen kostua zatika nahiz osorik beteko lukeen diru-laguntzarik izapida dezaten.

Udal haurtzaindegiak eskaintzen dituzten bederatzi hirietako udalek jasotzen dituzten konbinaketen azterketari esker, ordain daitekeen gehieneko tarifari buruzko hurrenkera egin ahal izango dugu. Gasteizkoetan, azken kostua hilean 56.643 pezetara igo daiteke, sehaskako umeentzat, janari-zerbitzurik gabe, edo 49.329 pezetara, zentroan gosaldu, bazkaldu eta merendatzen duten haur handiagoen kasuan. Gehieneko prezio hauek behera doaz Iruñean (45.700 pezeta), Bartzelonan (43.800 pezeta), Alacanten (34.800 pezeta), Donostian (30.600 pezeta) eta Logroñon (bertako kuota garaiena 30.033 pezeta litzateke).

Bestetik, erkidego autonomikoek kudeatzen dituzten 21 haur-eskola ikertu ondoren, udalen menpekoak baino merkexeago direla ondorioztatu da. Azterlan honetan haurtzaindegi bakar bat dago, Malagan, diputazioak kudeatua: honen gehieneko prezioak (hilean 22.000 pezeta inguru, plaza libreetan, funtzionarioek baitute lehentasuna), udalekoak baino merkeago eta erkidego autonomoen eskutik doazenen parekoak dira.

Haurtzaindegiak: garbi bai, baina ez erabat seguru

Haurraren lehendabiziko urteetan, istripuak nola edo hala ekidin beharreko arriskuak dira. Bere seme-alabak jasotzen dituzten haurtzaindegietako zuzendaritzak aurreikusiriko segurtasun-neurriak, arretaz aztertu beharko lituzkete gurasoek. Haurren eskutik kanpo, behar bezalako altueran kokaturik edo, hau ezinezkoa deneak, sareska batez babesturiko leihoak, beira haustezinak edo zimurduraren kontrako sistemaz hornituriko ateak eta antzeko elementuek, adibidez, zentro hauetan ume txikien segurtasuna areagotu egiten dute.

Ehunetik gora haur-eskolatan eginiko ikuskaritzak erakusten duenez, %24ak ez ditu behar bezala aplikatzen prebentziozko neurriok: Gasteiz, Logroño eta Bartzelonan bisitatu ditugun guztietatik bakar batean ere ez dira segurtasun-arazoak atzeman. Castelló, Valentzia eta Bilbon ez dago horrelako arazorik zentroen %88an eta gaierako hirietan egoerak okertuz doaz. Iruñeako haurtzaindegien erdietan baziren akatsak. Ondorio kezkagarriak ateratzen dira Madrilgoetan (%64ak, gaizki) eta Alacantekoetan (%87ak arazoak agertzen zituela).

Xehetasun bitxi bat: hiri mediterraniar honetan aurkitu dira ikasleen balizko gaitzak sendatzeko osasun-gelaz hornituriko zentro-portzentairik handiena (%63). Zerrendaren beste muturrean, Valentzia, Iruñea eta Bilbon bisitaturiko eskoletatik batek ere ez du eskaintzen horrelako zerbitzurik, denek ere larrialdiko botikina daukaten arren.

Instalazioetako garbitasun eta kontserbazioari dagokiola, emaitza asegarriagoak bildu dira, haurtzaindegi gehientsuenetan CONSUMEReko teknikariek eginiko balorazioa aldekoa izan baitzen. Lau zentrotan (Gasteizko batean, Valentziako batean eta Santanderko bitan), halaz ere, lehenbailehen konpondu beharreko hutsuneak atzeman dira: komunak berritu, hormak zuritu edo geletako argitasun naturala areagotzea.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto