Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haurtzaindegiak: Denak ez dira berdinak: 5etik 24 ume bitarte hezitzaile bakoitzeko

Guraso eta hezitzaileak bat datoz orain: aurreneko hilabeteetan umea zaintzeko erak, gerora, gizaki horren trebakuntza eta sozializazioan, berebiziko eragina izango du

¿Zein da hezitzaile-kopuru egokia?

Zentroek dituzten hezitzaile-ekipoari dagokionez, alde handiak daude. Hiri bakoitzako batez besteko kopuruak erkatzen baditugu, langile-kopuru handiena Bartzelonan atzemango dugu: zazpi haur irakasleko, hau da, Gasteiz, Iruñea eta Donostiako haurtzaindegietan baino haur bat gutxiago.

Bederatzi haurretaraino igotzen da erlazioa Santander, Malaga, Logroño eta Madrilen aztertu ditugun zentroetan, Bilbon baino bat gutxiago oraindik. Kopuru murritzena Alacant (12 ikasle hezitzaileko), Castelló eta Valentzian ditugu: 13 haur profesional bakoitzeko. Zein kopuru litzatekeen egokiena norbaitek galdetzen badu, 2002 urtean indarrean sartuko den legera jo besterik ez dugu: haur-hezkuntzan diharduten zentroek hezitzaile bat izan beharko dute urtebete ez duten zortzi umeen talde bakoitzeko. Irakasle bakoitzak urtebetetik bi urte bitarteko umeak baditu, hamahiruk osatuko dute bere taldea, gehienez ere.

Eta erlazio hau biziki aldatzen da, bi urtetik hiru urte bitarteko haurrak badira: hezitzaile bakoitzak 20 ume hartu ahal izango ditu; azkenik, ikasleak hiru urtetik sei urte bitartekoak badira, zaindariak 25 umeren kargu egin ahal izango du.

Egoera-balantzeak ere alde handiak agertzen ditu, zentroen titulartasuna (pribatua ala publikoa) alderatuz gero: Bartzelona, Malaga, Bilbo eta Donostiakoetan, batez besteko portzentaia altuxeago geratzen da haurtzaindegi pribatuetan. Publikoen artean ere badira desmailak, ordea: Castelló eta Valentziakoetan, batenaz beste, hezitzaile bati 17 haur dagozkion bitartean, Bilboko publiko bateko profesionalak 5 haur besterik ez du.

Zaindarien koalifikazioa, egokia

  Haurtzaroko lehen urte hauetan hezitzaileak duen eginkizuna, gerora haurraren bizi-prozesuaren funtsezko euskarri izango denez, profesional horren gaitasun akademikoa ez da garrantzi handiko kontu bakarra: haurtzaindegietako profesional-taldearen eskarmentuaz eta tasun humanoez ere interesa agertu beharko luke gurasoak.

CONSUMERek egiaztatu duenez, zentro hauetako pertsonalaren koalifikazio akademikoan -denetan egokia bada ere-, nolabaiteko desmailak ikusten dira, azterturiko hamabi hirietan. Emaitzarik onenak Madril eta Bartzelonan bildu dira: hiri hauetan, hezitzaileen %99 eta %96ak, hurrenez hurren, lanbide honetan jarduteko titulazio egokiena erakusten dute: Magisteritza, Haurtzaindegietako Teknikari Espezializatuak edo Haur-Hezkuntzako Goi-Teknikariak dira. Santander (%89), Bilbo eta Alacanten (%85 inguru) jaitsi egiten da portzentaia, Valentzia (%79), Castellón (%66) eta Gasteizen (%65) bezala. Kalitate apalagoa hautematen da Malaga (%59) eta Donostian (%57), Iruñea eta Logroñoko indizeetara iritsi gabe, hala ere: hauetan, pertsonalaren %49 eta %45ek egin du aipaturiko ikasketa horietako zenbait. Aldeak alde, haurtzaindegietan umeekin lanean diharduten profesionalen prestakuntza onargarritzat jo daiteke: lautik hiruk dute titulazio akademikorik egokiena eta gainontzekoak puerikultore, puerikulturako laguntzaile, psikologo, pedagogo edota Magisteritzako nahiz Haurtzaindegiko Teknikari espezialista prestatzen ari diren ikasleak dira.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du