Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haurtzaindegiak: Denak ez dira berdinak: 5etik 24 ume bitarte hezitzaile bakoitzeko

Guraso eta hezitzaileak bat datoz orain: aurreneko hilabeteetan umea zaintzeko erak, gerora, gizaki horren trebakuntza eta sozializazioan, berebiziko eragina izango du

  Baina -eta hauxe dugu garaiotako beste ikur bat-eginkizun honen ardura geroz eta gutxiago darama familiak, honek haurrak zaintzea bizibidea duten profesionalen eskuetan utzi behar izaten baitu nahitaez. Joera honen agerpena: 1999an, Estatu espainolean, milioi bat haur joaten da egunero haurtzaindegira edo aurreeskolara, arauturiko irakaskuntza hasi aurretik. Honakoa ez baita derrigorrezkoa umeak 6 urte bete bitartean.

Honela bada, arreta berezia eta, arriskurik izateke, umeak lehen urratsak emateko moduko espazio egokia bermatzea lehentasunezko helburu bihurtzen da seme-alabak horrelako haurtzaindegietara bidaltzen dituzten gurasoentzat, hauek lanera joan behar baitute egunero. Aukera hau, haurra etxean geratzea bezain baliozkoa da; areago, pedagogo eta pediatra batzuek etxetik ateratzea aholkatzen dute, horrelako zentroetan hartzen den hezkuntza eta umeen arteko harremanak mesedegarri gertatzen zaizkiolako haurrari. Nolanahi ere, haur-eskola baten edo bestearen aldeko aukera egin aurretik, etxetik gertu egoteak ez luke izan behar (sarri gertatzen den bezala) hautatzeko funtsezko irizpidea. Ongi asmatzeko, aurretiaz hausnarketa egin eta haurtzaindegien bestelako alderdiak -apopilo txikiei eskaintzen zaien segurtasuna edo arreta afektibo eta pedagogikoa, esate baterako- konparatzea komeni da.

Hamabi hiritan (Madril, Valentzia, Malaga, Donostia, Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Bartzelona, Alacant, Logroño, Castelló eta Santander) dauden ehun bat haur-eskolaren (40 publiko eta 62 pribatu) ezaugarriak aztertu ditu CONSUMERek.

Hitz gutxitan laburbilduz, hiru ondorio nabarmen daitezke: batetik, zentrotik zentrora hezitzaile bakoitzeko dauden haurren kopuruaren alde izugarria (5etik 24raino); bestetik, zentro hauetan umeak zaintzen dituen pertsonalaren prestakuntza akademiko egokia azpimarratzekoa da; azkenik, haurtzaindegi pribatuetako ordutegia (batez beste, egunean 11 ordu baino gehiago) publikoetakoa baino %30 zabalagoa da. Txostenean egiaztatu den beste datu bat: haurtzaindegiak kobratzen duen prezioa eta bertako asistentziaren kalitatearen (hezitzaileen kopuruaren eta horien koalifikazio akademikoaren, ordutegiaren edo oraindik ere lau hankatan ez dabiltzan haurrak matrikulatzeko aukeraren arabera neurtuz) artean ez dago erlazio zuzenik. Nabarmentzekoa da, bestetik, lau haurtzaindegitatik batek leiho edo ateetan segurantzi akatsak agertzea, umeen arriskua areagotuz. Instalakuntzetako garbitasuna eta kontserbazio-egoera, kasu gehientsuenetan, egokia zen: lau zentro bakarrik zeuden nolabaiteko hobekuntzen premian. Zerbitzu honen kostuari dagokiola, haur-eskolek kobratzen dituzten prezioak elkarrekin konpara ezinak direla egiaztatu da, tarifetan sartzen diren kontzeptu anitzengatik eta, era berean, tarifa bakoitzean eragina duten gora-beherak, deskontuak eta bestelakoak direla medio. Edonola ere, haurtzaindegia ongi hautatzen bada, aurrezteko aukera handia da: ikus dezagun, adibidez, gurasoek hilero-hilero, jardunaldi osoa (bazkaria eta merienda barne) ordaintzearren, 19.500 pezetatik 45.000 pezetaraino ateratzen dutela patrikatik.

Beste alde batetik, ia haurtzaindegi guztiek haurrentzako bazkari-zerbitzua eskaintzen dute gaur egun eta lautik hiruk, lau hankatan oraindik ez dabiltzan haurrak onartzen dituzte. Kontu koalitatiboagoetan, datu interesgarria idoro du CONSUMERek: hiru haur-eskolatatik batek bakarrik ematen die gurasoei idatziz haurren bilakaera eta aurrerakuntzei buruzko informazioa, hilean behin gutxienez.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du