Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Gauzak asko aldatu dira gaur egun ezagutzen dugun 1990ean telefonia mugikorra Espainiako merkatura iritsi zenetik.
Telefono mugikorra, pertsonen arteko eguneroko komunikaziorako oso tresna baliagarri ezezik, poltsikoko salbamendu-tresna ere bihurtu da. Larrialdi egoeretan frogaturik geratu da bere eraginkortasuna.
Hala ere, erabilpen txarra edo larregi erabiltzea oso garesti gerta daiteke, eta baita osasunarentzat kaltegarri ere: autoa gidatuz telefonoz hitz egiteak, adibidez, lau aldiz biderkatzen du istripuak izateko arriskua. Zenbait ikerketaren arabera, bestalde, telefono hauek bihotzeko taupada-markagailuetan interferentziak sor ditzakete. Kardiologiako adituek telefono digitalen ordez analogikoak erabiltzea gomendatzen dute, aurrekoek interferentzia gehiago eragiten baitute. Beste ikerketa batzuen arabera, telefono mota hau erabiltzen dutenek buruko mina, nekea eta belarrietan bero sentsazioa sufritzeko arrisku handiagoa izan dezakete. Baina ikerketak hasi baino ez dira egin eta oraingoz ezin da behin betiko emaitzarik aipatu.
Sistema analogikoa. Ia milioi bat erabiltzaile eta telefono mugikorraren merkatuaren %13ko kuota. Estatu mailako estaldurarik handiena: biztanlegoaren %99ra iristen da eta lurralde osoaren %96ra. Sei tarifa eskaintzen ditu: bost kontratu eta aurre-ordainketako txartel bat. Ahots Buzoitik oharraren ondoren mezuak berreskuratzeagatik kobratzen ez duen operadore bakarra da. Kontsulta beste uneren batean eginez gero, ordaindu egiten da. Kontratudun bezeroek agenda pertsonal bat dute ahots bidez deiak egiteko. Telefono berriek barne dute mantenimendu-asegurua, urtebetean aparatuaren edozein matxura konpontzeko eta lapurtu edo galduz gero, berria ematen dute epe horretan.
GSM merkatuko lider da, telefonia mugikorraren %56ko kuotarekin, lau milioi bezero baino gehiago baitu. Lurraldearen %88ko estaldura du. Produktu gehien eskaintzen duena: 10 kontratu-aukera eta aurre-ordainketako 5 txartel (ia bi milioi erabiltzailerekin). Beste zerbitzu batzuen artean, eta mezu laburren bidez, errepideen egoerari buruzko informazioa jasotzeko aukera ematen du (MoviStar en Ruta) eta garraiolariei euren ibilgailuentzako kargak eskatu eta erreserbatzeko aukera ematen die (MoviStar Logística). Finantzei buruzko informazioa ere ematen du (MoviStar Reuters). MoviStar Activaren aurre-ordainketek Interneten bitartez txartelarekin egindako mugimenduei buruzko informazioa eskuratzeko aukera eskaintzen dute.
Merkatuaren %31ko kuota eta estatuko lurraldearen %74aren kobertura. Zazpi kontratu mota (Airtel Bonoak barne) eta aurre-ordainketako hiru txartel eskaintzen ditu. Hilean 344 pezeta gehiago ordainduta, Plan Pertsonal edo Profesional baten titularrek sarrien markatzen dituzten lau zenbakiak aukera ditzakete eta hurrenez-hurren minutuko 11,6 eta 8 pezetara arte aurreztu. Botón Airtel: 121 zenbakira dei eginda, zerbitzuak eta informazioa eskuratzen dira (iturginak, elektrikariak, hotelen erreserba, taxia, loreak bidaltzea...). Salduosteko zerbitzuak telefonoa 48 orduan konpontzea garantizatzen du. Konponketak irauten duen bitartean terminal bat jartzen dute bezeroaren esku.
Amena (o Euskaltel, sólo en CAV)
Oraingoz aurre-ordainketako bi txarteletara mugatzen da bere eskaintza (Más Diaria eta Más Ocio). Bilbo, Madril, Bartzelona, Valentzia, Malaga, Mallorcako Palma, Sevilla eta Zaragozan baino ez du bere estaldura propioa eskaintzen. Más Diaria tarifarekin deiak zein hiritatik egingo diren aukeratu beharra dago. Muga metropolitanoetatik kanpo Airtelek edo Telefonicak ematen dute kobertura eta horrek garestitu egiten du zerbitzua. Hiriburua behar bezain sarri alda liteke eta Más Ocio tarifara aldatzeko aukera ere eskaintzen da, eta baita alderantziz ere. EAEan Euskaltelek kudeatzen du Amena zerbitzua. Operadore honek Más txartela telefono finkoaren fakturaren kontura berriz kargatzeko aukera eskaintzen du. Eta abenduaren 31ra arte, prozedura hori erabiliz gutxienez behin kargatuz gero, hilabete bakoitzean 2.000 pezeta ordainduko zaizkizu.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa