Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Telefonia mugikorra: Aurrezteko, oso ondo aukeratu behar da

Gauzak asko aldatu dira gaur egun ezagutzen dugun 1990ean telefonia mugikorra Espainiako merkatura iritsi zenetik.

Mugikorraren aukera ohiko erabileraren arabera

Oro har, ez dago tarifa merkeez hitz egiterik. Ordainketa-osteko kontratuek abantaila ekonomiko handiagoak eskaintzen dituztenik ere ezin da esan. Telefonoari jabeak eman behar dion erabilpenaren baitan dago guztia. Deirik gehienak operadore bera duen beste telefono mugikor batera egin behar badituzte, elkarrizketak telefono mugikorretik finkora eginda baino faktura txikiago izango duzu hilabete amaieran. Helburua besterik gabe lokalizagarri egotea bada, txartela duzu aukerarik egokiena, ez baita lotura-kuotarik eta hileroko kopururik ordaintzen. Hala ere, dei bakoitzaren kostua handiago izaten da kontratua behar duten modeluetan baino: ordutegi normalean telefono finko batera hilean hamabost dei baino gehiago egin behar izanez gero, komenigarri da kontratua sinatzea. Deirik gehienak goizez eta telefono finkoetara egin behar izanez gero, MoviLineren Ordurik gabeko Kontratua da aukerarik merkeena. Minutua 40,6 pezeta kostatzen da eta Airtel eta MoviStar-en Pertsonaletan 87 eta 84,6 pezeta hurrenez-hurren. Arratsaldeko seietatik aurrera merkeagoa da telefono mugikor bidez hitz egitea (13,92 pezeta minutuko) MoviLine-ren Contrato Tarde deituaren bidez.

Hala ere, ordu horretara arte 81,2 pezeta kostatzen da minutua eta asteburu eta jai egunetan eguerdiko 12ak arte itxaron behar da tarifa super-murriztura itzultzeko: ordu horretara arte 29 pezeta kostatzen da minutuko. Amena -edo Euskaltel EAEan- aurre-ordainketako txartelekin iritsi da eta Más Ocio izeneko aukeran modalitate honetako tarifarik bajuenak eskaintzen dituzte, arratsaldeko 4etatik aurrera egiten diren asteguneko deietan eta asteburuan egun guztian zehar. Minutu bakoitza 23,4 pezeta kostatzen da, lehen minututik aurrera; lehen minutua osorik tarifatzen da eta hortik aurrera segunduka; han da, hitz egiten den denbora bakarrik ordaintzen da.

Atal bereziago bati begira, Ahots Buzoira egindako kontsultek fakturaren zenbatekoa izugarri igo dutela ikustean eskuak burura eraman ohi ditu erabiltzaile askok. Buzoian utzi dizkiguten mezuak beste deiak bezala ordaintzen dira errekuperatzen ditugunean; MoviLinen izan ezik, eta kasu horretan ere mezuaren oharra jaso eta berehala entzunez gero. MoviStar-ek telefono mugikorretik mugikorrerako dei baten prezio bera kobratzen du mezu horiek entzuteagatik. Airtelek bi tarifa ezartzen ditu: normala eta super-murriztua. Astegunetan, eta 7:00etatik 21:00etara, minutuko 34,8 pezeta kostatzen da erantzungailura dei egitea. Amenak 11,6 pezeta/minutuko kobratzen du kasu guztietan.

GSM teknologia merkatuaren jabe

GSM telefonia (Telefonia Digitaleko Europako Sistema Mugikorra) da komunikazio mugikorrean nagusi. Espainiako erabiltzaile guztietatik %88 inguruk telefono digitala du eta %13ak bakarrik erabiltzen du terminal analogikoa. GSM sistemaren arrakastaren giltza eskaintzen dituen prestazio eta zerbitzuetan dago. Planetako edozein lekutatik hitz egin daiteke, finantzei buruzko edo errepideen egoeraren informazioa jaso, Internetera konektatu, faxak bidali, argazkiak jaso nahiz bidali, testudun mezuak trukatu... Gainera, telefono digitaletan linea ez dago aparatuaren menpe, SIM txartelari lotua baizik eta, beraz, edozein telefonorekin funtzionatzen du eta matxuraren bat izanez gero, aski da txartela beste telefono mugikor batera aldatzea hitz egiten jarraitu ahal izateko. Sistema analogikoan, aitzitik, linea telefonoari lotua dago eta beraz, aparatua hondatzen bada eten egiten da zerbitzua ere. GSM telefoniaren erakargarritasunetako bat itinerantzia edo ibilkortasuna (roaming) da: atzerrian deiak jaso eta egin ahal izatea.

Zerbitzu hau erabili ahal izateko ezinbesteko da kontratatzea (alta dohainik izaten da) eta mobila erabili behar dugun herrialdean roaming akordioa duten GSM operadoreak izatea. Nazioarteko estaldurarik handiena MoviStar-ek eskaintzen du, 77 herrialdetako 138 operadorerekin dituen ibilkortasun-akordioei esker eta zerbitzu hori kontratu bidez nahiz txartel bidez eskaintzen duen operadore bakarra da. Airtel-en bezeroek kontratu-plan bidez baino ez dute lortzen ibilkortasun zerbitzua. Txartelaren erabiltzaileen gutxinez hilabetez alta emanda izan behar dute ordainketa-osteko modalitatean estatuko lurraldeetatik kanpo telefono mugikorrak erabili ahal izateko.

Amenak ez du oraindik roaming sistema sartu, baina bere terminalek txartel mota guztiak onartzen dituztenez, nazioarteko edozein operadorerena erabil liteke. Deien prezioa nazioarteko operadoreak ezartzen du eta tarifikaturiko hizketaldi-minutuena da kostu bakarra, MoviStar-en kasuan izan ezik, %10eko gainkargua ezartzen baitu. Atzerrian deiak jasotzea telefono mugikorraren jabeak ere ordaintzen du: deien nazioarteko kostua bere kontu da, deitzen duenak estatuko tarifa baino ez baitu ordaintzen. Prezioak ezberdinak izaten dira herrialdearen arabera. Horrela, Europar Batasuneko edozein lekutan 8:00etatik 22:00etara bitartean jasotako deia 92,8 pezeta kostatzen da minutuko. Ozeanoz bestaldeko deia bada, berriz, 220,4 pezetara artekoa ere izan daiteke 60 segundugatik ordaindu beharreko tarifa. Minutuaren kostuari deia ezartzeagatik 58 pezeta erantsi behar zaizkio.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto