Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Xigorgailu elektrikoak: Ogi gorrituaren kirrizkaria

Ogi-xerrak gorritzen dituzten zortzi xigorgailu elektriko aztertu dira: Fagor TE.195, Jata 595, Moulinex Senso-Express, Philips HD 4840/B, Rowenta TP 501, Solac 580, Tefal Classic Electronic eta Ufesa TT-7654

Laburbilduz

  • Ogi-xerrak xigortzen dituzten zortzi aparailu elektriko aztertu dira: Fagor TE195, Jata 595, Moulinex Senso-Express, Philips HD 4840/B, Rowenta TP 501, Solac 580, Tefal Classic Electronic eta Ufesa TT-7654. Merkeak dira denak: Tefal eta Moulinex bakarrik kostatzen dira 5.000 pezetatik gora. Gainontzekoen prezioak 3.856 pta. (Fagor) eta 4.623 pezeta (Ufesa) bitartean dabiltza.
  • Erabiltzeko gaitasun-probek erakutsi dutenez, denek balio dute lanerako, xerrak xigortzean aparailu batetik bestera aldeak hautematen diren arren (gorritua, uniformetasuna). Solac (gaizki bi posiziotan) eta Jata (gaizki posizio batean) markakoek izan ezik, termostatoko hiru posizioetan ogia ongi xigortzen dute aparailu denek. Batzuk besteak baino mantsoago dabiltza: azkarrena Jata da.
  • Solacekoak, goreneko posizioan, xerrak kiskali egin zituen, egozkailu automatikoak ez baitzuen funtzionatu. Bidez kontrako jardueran (ogiaren kanporaketa automatikoa eragotzita), gainera, aparailua suak hartu zuen.
  • Ongi etiketatuak daude denak, erabiltzeko eta garbitzeko errazak dira eta, gutxienez, urtebeteko garantia ematen dute.
  • Kalitate-prezio erlaziorik onena Fagor TE195 da: merkeena da bera (3.856 pezeta) eta baloratutako alderdi guztietan emaitza onak lortu ditu.
  • Gehixeago ordaintzeko prest dagoenarentzat, beste aukera polit bat Philips HD 4840/B da (4.367 pezeta): xigorketan emaitza on-onak erdiesten ditu, egituraz kalitate onekoa da eta, bai mantentzeko, bai garbitzeko ere, erraza da oso.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto