Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ilar finak kontserban: Akatsak eta, tamainan, irregulartasunak

Latan kontserbatutako ilar "finen" bost lagin aztertu dira: Bonduelle, Conservas Martínez, Hero, Rombo d'Oro eta Molinera

Latako ilar-markak, banan-banan

Conservas Martínez

  • Pisu garbia: 390 gramo. Pisu xukatua: 250 gramo.
  • 233 pezeta kilo garbiko eta 364 pta. kilo xukatuko. Kalitate-prezio erlaziorik onena.
  • Kalitatean irregulartasunik ez. Lehen kategoriakoak. Kalibrea: finak. Gatza, %0,7.
  • Dastaketan, 5 puntu: "berde kolorekoak, zapore bizi eta gazia, ukitu ertaina".

Bonduelle

  • Pisu garbia: 400 gramo. Pisu xukatua: 280 gramo.
  • 300 pezeta kilo garbiko eta 428 pezeta kilo xukatuko. Aukera interesgarria. Lehen kategoriakoak dira baina, derrigorrezkoa den arren, ez du adierazten etiketan horrelakorik.
  • Kalibrea: finak. Gatza: %0,6. Dastaketan, 6 puntu: "berde kolore ez oso bizia, gustuko zaporea, ukitu samurra".

Rombo d'Oro

  • Pisu garbia: 390 gramo. Pisu xukatua: 250 gramo. 460 pezeta kilo garbiko eta 726 pezeta kilo xukatuko.
  • Irregulartasun bat: Estra kategoriakotzat agertzen delarik, Bigarrenekoa da.
  • Kalibrea: finak. Gatza %0,2, gutxien dutenak.
  • Dastaketan, 6 puntu: "berde kolore erakargarria, gustu oneko eta erdipareko intentsitateko zaporea, ukitu samurra".

Hero

  • Pisu garbia: 185 gramo. Pisu xukatua: 120 gramo.
  • 389 pezeta kilo garbiko eta 600 pezeta kilo xukatuko. Bi irregulartasun: Estra kategoriakotzat agertu baina Lehenekoak dira; kalibrez "finak" direla adierazten du, baina "ertainak" dira.
  • Gatza: %0,6. Dastaketan, 5 puntu: berde kolore bizi-bizia, zapore bizia, ukitu samurra".

Molinera

  • Hiru latako lotea. Bakoitzaren pisu garbia: 80 gramo. Pisu xukatua: 60 gramo. 547 pezeta kilo garbiko eta 729 pezeta kilo xukatuko.
  • Aukera okerrena. Kategoria: Lehena. Irregulartasun bat: kalibrez "finak" direla adierazten badu ere, "handiak" dira aleak.
  • Gatza: %0,6. Dastaketan, oso gaizki, puntu bakar bat: "zapore urria, oso gogorrak".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du