Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ilar finak kontserban: Akatsak eta, tamainan, irregulartasunak

Latan kontserbatutako ilar "finen" bost lagin aztertu dira: Bonduelle, Conservas Martínez, Hero, Rombo d'Oro eta Molinera

Laburbilduz

  • Latan kontserbatutako ilar "finen" bost lagin aztertu dira, pisu desberdinetakoak: Bonduelle, Conservas Martínez, Hero, Rombo d'Oro eta Molinera. Herok eta Rombo d'Orok. Garestienak Molinera eta Rombo d'Oro dira: 547 eta 460 pezeta kilo garbiko; gainontzekoak 233 (Martínez, merkeenak) eta 389 pezeta artean dabiltza.
  • Hero eta Rombo d'Oro Estra kalitatekotzat agertzen diren arren, bertako ilar akastunen (kolorez, ukituz, patsez, orbanez edota ale txikitu, zanpatu nahiz azalgabetuak) kopurua medio, Heroren egiazko kategoria Lehena da eta Rombo d'Oro markakoarena, okerrago oraindik, Bigarrena.
  • Bonduellek ez du bere kategoriaren (Lehena) aipamenik egiten, nahiz datu hau derrigorrez adierazi behar den. Martínez eta Molinera ere Lehen kategoriakoak dira, eta horrelaxe adierazten dute.
  • Beste irregulartasun bat: etiketaren arabera, lagin guztietako ilarra "finak" dira, onenak. Baina egiazko kalibreak egiaztatu duen bezala, Herokoak "ertainak" dira eta Molinerakoak, "handiak".
  • Ekosari edo lekale hau (ilarra ez baita barazkia) elikagai interesgarria da: ez du gantzik, ez kolesterolik ere, kaloria gutxi aportatzen du eta zuntz-, bitamina- eta mineral-iturri oparoa da, proteina eta karbohidrato ugari dauzkalarik.
  • Dastaketan gehien gustatu direnak, Bonduelle eta Rombo d'Oro, ilarrik txikienak dira. Kalitate-prezio erlazio hoberena Martínez dugu: ilarrik merkeenak izaki, dastaketan aprobatu dute eta bere kategoria eta kalibrea bat datoz etiketan agertzen denarekin. Bonduelle ere aukera interesgarria da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du