Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Telefonicak 150.000 pezeta inguruko faktura bidali zion bezero bati, deiengatik eta ekipo osagarri bat instalatzeagatik. Bezeroaren ustez kopuru horiek ez zetozen bat berak erabilitako zerbitzuarekin. Las Palmasko (Kanariar Irlak) Lurralde Auzitegiaren aurrean auzia aurkezturik, 1998ko irailaren 1eko epaian, kasu honetan bezala, monopolio egoera gertatzen denean (legezko monopolioa ez bada ere, izatez monopolioa baita), eta bezeroak atxekipen-kontratu bat sinaturik duenez, fakturaren zenbatekoa arbitrarioki ez dela jarri frogatu behar du enpresak.
Erabiltzaileak ez du fakturazioan akatsa izan dela frogatzeko modurik eta aurreko hilabeteetako fakturen eta erreklamatzen denaren artean dagoen aldea erakustea besterik ezin du egin. Auzitegiaren ustez Telefonicaren ordainagiriak eman diren zerbitzuen berri jaso behar du, deiak banan-banan azalduta, eta horrela kopurua arbitrarioa ez dela froga daiteke. Agiri hori ez da Telefonicaren kortesia hutsa, kontsumitzaileari zor zaion informazioa baizik; are gehiago, Telefonicak berak onartu zuen moduan, fakturak hain korapilatsuak izanik, fakturazio sistema ez ulertzea gerta badaiteke. Gaur egun fakturarekin batera deiei buruzko xehetasunak bidaltzen badira ere, gertakariok izan ziren garaian ez zen hala egiten eta epaiketan ere ez zuen Telefonicak informazio hori aurkeztu. Beraz, kobratu nahi zuen zerbitzua eman zuenik frogatu ez zuenez, bidegabe kobratutako kopurua gehi interesak itzultzera kondenatu zuen epaileak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa