Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Eskiatzaile batzuk Frantziako Alpeetarako bidaia kontratatu zuten bidai agentzia batekin, eskiatzera joateko asmoz. Agentziak ez zuen bere obligazioa bete, ez baitzien bezeroei Frantziako estazioaren egoeraren berri eman. Bezeroak iritsi baino astebete lehenago itxita egon zen estazioa, elurrik ez zegoelako; baina iritsi ziren egunean ireki egin zuten estazioaren zati bat eta elur hobea zuen beste estazio batera joateko aukera ere eskaini zieten. Castellóko Auzitegiak, 1998ko irailaren 19ko epaian, agentziak ez zuela kontratua behar bezala bete ebatzi zuen, informaziorik ezagatik bezeroek bidaiaren bezperatan zorretan zituzten kopuruak ordaindu baitzituzten. Hori dela eta, kontsumitzaile bakoitzari kalteordain gisa hogeita bost milana pezeta, interesak eta lehen instantziako kostuak ordaintzera zigortu zuen agentzia.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa